Justizia Aranarentzat plataformak salatu du epaitegiak ez duela ikertu Arana zauritu zuen ertzainaren burua
Iker Aranari foam bala batekin tiro egin zion ertzainaren buruak lekuko gisa deklaratu du asteazken honetan Bizkaiko Auzitegian, eta ez ikertu gisa akusazio partikularrak eskatu bezala. Pilotakadaren eraginez, gazteak barrabila galdu zuen iaz.
Justizia Aranarentzat plataformaren elkarretaratzea, asteazken honetan, Bilboko epaitegien aurrean. Argazkia: Justizia Aranarentzat
Justizia Aranarentzat plataformak —Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek jota barrabila galdu zuen gazteari elkartasuna adierazteko sortutako plataforma— asteazken honetan salatu duenez, Iker Arana gaztearen aurka jaurtigaia bota zuela onartu zuen ertzainaren buruak lekuko gisa deklaratu du, gaur goizean, Bizkaiko Auzitegian, eta ez ikertu gisa.
Bilboko Justizia Auzitegi Nagusiaren atarian kontzentrazioa egin dute gaur goizean plataformako kideek, Ertzainaren buruak lekuko gisa deklaratu behar zuela eta.
Plataformak ohar bidez adierazi duenez, epaitegiak uko egin dio ertzainaren burua ikertzeari, akusazio partikularrak egindako eskariaren kontra.
Hortaz, plataformaren arabera, epaileak atera itxi dio Aranaren aurka tiro egin zuen ertzaintzaren arduraduna ikertzeko aukerari.
Horrenbestez, erantzunkizun guztiak argitzea eskatu du plataformak, tiro egin zuen ertzainarena ez ezik, baita disposoitiboa antolatu eta egun hartan aginduak eman zituzten polizia arduradun eta politikariena ere.