KONGRESUKO BOZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezen hitzetan, ez dute "atzerapausorik" emango: "Edo gehiengo sozialarekin daude, edo espekulatzaileekin"

Espainiako presidentearen esanetan, PPk, Voxek eta Juntsek "agerian geratu" egin beharko dute Kongresuan etxebizitza dekretuei buruzko botoarekin, eta "gehiengo sozialarekin edo espekulatzaileekin" dauden galdegin du. 

MADRID, 30/09/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, y el presidente francés, Emmanuel Macron (no aparece), comparecen ante la prensa este miércoles tras su encuentro en el Palacio de la Moncloa, con el que concluye su viaje de Estado a España. EFE/ Fernando Villar
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Gobernuak ez duela "atzerapausorik" emango etxebizitzarako eskubidearen defentsan, nahiz eta PPk, Voxek eta Juntsek Ministroen Kontseiluak onartutako dekretuak errefusatu.

Sanchezek mezu bat argitaratu du X sare sozialean, dekretuetan jasotako neurriak defendatzeko, besteak beste, espekulazioa geldiaraztea, lehen etxebizitza eskuratzea erraztea eta alokairu eskuragarriak sustatzea.

Espainiako presidenteak adierazi duenez, neurriek etxegabetzeak geldiaraztea dute helburu , eta Macarena Bartzelonako bizilagunaren kasua jarri du adibide gisa.

"Egiaren ordua iritsi da. PPk, Voxek eta Juntsek aukeratu behar dute: edo gehiengo sozialarekin edo espekulatzaileekin daude. Bihar, euren botoak belaunaldi osoen aurrean erretratatuko ditu", adierazi du Sanchezek.

PSOEk botoa azaltzeko eskatu die PPri, Voxi eta Juntsi

PSOEk ildo beretik jo du, eta "funts putreekin edo herritarrekin" egotearen eta "espekulatzaileekin edo gehiengo sozialarekin" egotearen arteko "dikotomia argia" proposatu du.

Sozialisten iturriek adierazi dutenez, PPk, Voxek eta Juntsek "erretratatu" egin beharko dute Kongresuan egingo duten ezohiko osoko bilkuran.

"Etxegabetzeak, espekulazioaren mugak eta funts putreak babestearen aurka zergatik bozkatzen duten azaldu beharko dute", adierazi dute iturri horiek. Halaber, zalantzan jarri dute lehen etxebizitza eskuratzeko laguntzen eta alokairu merkeagoak lortzeko pizgarrien aurka bozkatzea.

PSOEren arabera, Espainiako Gobernuak "kaleen aldarria entzun du" eta "neurri ausart eta zehatzekin" erantzun du, "hilabeteetako lanaren eta negoziazioaren ondorioz".

"Orain Kongresuak egin behar du", gaineratu dute sozialistek.

Rebeca Torro PSOEko Antolakuntza idazkariak ere pantzeko hitzak erabili ditu: "Funts putreekin edo herritarrekin. Espekulatzaileekin edo gehiengo sozialarekin. Bihar, bakoitzak zein aldetan dagoen ikus dezala".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X