MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra Zibilean Erreniegan eraildako 94 pertsonei omenaldia egin diete hilketen 90. urteurrenean

Erreniegako Hobiak Elkarte Memorialistatik ohartarazi dute "orain dela 90 urte bezala, oraindik ere ideia faxistak indarrean" direla eta "orduko faxisten oinordekoak" direla oraingoak salatu dute.

36ko Gerra Zibilean Erreniegako mendi lerroan erahil eta bertan lurperatu zituzten 94 lagunak gogoan izan dituzte urtero bezala, senide eta elkarte memorialistetako kideek. Hilketen 90. urteurrean, dozenaka lagun bildu dira hobi komunaren gainean dagoen memorialean, Nafarroako banderak, ikurriñak eta bandera errepublikarrak eskutan, hildakoak omentzeko eta euren memoria aldarrikatzeko.

Txalapartaz, lore eskaintzaz, poesiaz eta musikaz osatutako omenaldian, familiek basakeriaren arduradunen "inpunitatea" salatu dute, eta "memoria eta egia" aldarrikatu dituzte.

Nafarroako hainbat herritakoak ziren Erreniegan hil eta lurperatutakoak, Iruñekoak, Erriberrikoak, Lodosakoak, Mendabiakoak, Pitillasekoak etab. eta horietako ordezkari instituzioalak ere izan dira gaurko omenaldian. Hala,  Jose Javier Aierdi Pitillasko alkateak "berriro horrelakorik ez errepikatzeko" eskatu du.

Erreniegako Hobiak Elkarte Memorialistatik ohartarazi dute "orain dela 90 urte bezala, oraindik ere ideia faxistak indarrean" direla eta "orduko faxisten oinordekoak" direla oraingoak salatu dute.

Cesar Layana Memoriaren Nafarroako institutuko zuzendariak memoriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Erreniegan.

Halaber, Carlos Urra elkarteko lehendakariak jakitera eman du Nafarroako Gobernuaren oniritzia dutela espazio berri bat sortzeko, memoriaren basoa litzatekeena, Etxaurin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X