Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: hauteskunde kanpainaren lehen eguna, elikagai bilketa handia eta 'AlokaHiru' telesaila Primeran plataforman

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

El diputado del PSOE Patxi López, (c) el secretario general del PSE-EE Eneko Andueza (2i) y los candidatos al congreso en el acto de apertura de la campaña electoral del PSE-EE en Bilbao. EFE/ Luis Tejido
PSE-EEren kanpainari hasiera emateko ekitaldia. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026eko azaroaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Hauteskunde-kanpainaren lehen eguna: ostegun honetan, 00:00etan, abiatu da ofizialki azaroaren 29ko hauteskunde orokorren kanpaina. Lehenengo egun honetan, EAJk Amurrion eta Bilbon eskainiko ditu kanpainako ekitaldiak; EH Bilduk, Basaurin eta Eibarren; PSE-EEk, Arrasaten eta Gasteizen; eta PPk, Gasteizen. Nafarroan, sozialistek Pedro Sanchezen bisita izango dute.

-Elikagai bilketa handia Hegoaldean: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Iruñeko elikagai bankuak urtero egiten duten bilketa handia egiten ari dira ostiral eta larunbat honetan, azaroak 13 eta 14, Hegoaldeko supermerkatu eta saltoki handietan. Antolatzaileek atzeman dutenez, pertsona asko sukaldeetarako sarbidea oso mugatua duten geletan bizi dira, eta, horregatik, aurten latetan, arrain-kontserban, haragi-kontserban edo lekale-kontserban prestatutako janariaren dohaintzak bereziki eskatu dituzte.

-'AlokaHiru' seriea Primeran: Nitya Lopezek eta Alba Lozanok zuzendutako telesailak Lorea Intxausti, Izaro Nieto eta Nerea Sanz ditu protagonista, eta Primeran plataforman eskainiko da estreinekoz. Garazi, Nerea eta Maider Bilboko Alde Zaharrean etxebizitza partekatzen duten hiru lagun dira. Hilabetea dute etxea uzteko: euren etxejabeak etxebizitza pisu turistiko bihurtu nahi du. Gezurren, ustekabeko bezeroen eta egoera zentzugabeen artean, euren etxea salbatzea abentura bihurtuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X