NEURRI SOZIALAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak alargun eta genero indarkeriaren biktimentzako neurri sozialak onartu ditu

Ministroen Kontseiluaren argi berdea jaso ondotik, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak berretsi beharko du Errege Lege Dekretua 30 eguneko epean.

Consejo de Ministros decreto de vivienda

Pasa den asteko Ministroen Kontseiluaren bilera. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak alargun, genero indarkeriaren biktima edota gaixotasun larriak dituzten gurasoentzako neurri sozialak onartuko ditu gaurko Ministroen Kontseiluaren bileran, dekretu bidez, Moncloako iturriek baieztatu dutenez. Gorteak deseginda daudenez, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak berretsi beharko du Errege Lege Dekretua 30 eguneko epean. 

Izatezko bikote direnek alarguntasun pentsioa jaso ahal izango dute, eta nahikoa izango da elkarrekin haurrak dituztela egiaztatzea horretarako. Orain arte pentsioa ukatu zaien izatezko bikoteek 12 hilabeteko epea izango dute beraien eskaera berrikustea eskatzeko. 

Genero indarkeriaren biktimen kasuan, oinarri arautzailearen % 60 kobratuko dute gaixoaldiaren 20. egunera arte, eta % 75, hortik aurrera. Enpresak ordainduko du lehen eguna eta gero Gizarte Segurantzak hartu du bere gain. 

Gaixotasun larriak dituzten adin txikikoen gurasoek jasotzen duten zenbatekoetan ere hobekuntzak izango dira. Esaterako, bi gurasoek aldi berean edo txandaka jaso ahalko dute diru laguntza. Zaurgarritasun handiko kasuetan (III graduko menpekotasuna edo gutxitasun oso altua), gurasoek 26 urtetik aurrera ere prestazioak eskuratu ahal izango dituzte. 

Gainera, Espainiako Gobernuak aldi baterako ezintasun prestazioak handituko ditu menopausiari lotutako patologiak dituzten emakumeentzat. 

Dekretuak terrorismoaren biktimentzako aparteko pentsioak ere hobetuko ditu. Gauzak horrela, ezingo dira lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bi baino txikiagoak izan. Gaur egun, gutxieneko bi soldataren batuketa 2.442 euro litzateke, hilean. 

Indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz geratu diren adingabeentzat ere prestazioak hobetu egingo dira, bai pentsio kontributiboak eta baita pentsio ez kontributiboak ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X