Puigdemont atxilotzeko agindua bertan behera utzi du Auzitegi Gorenak
Pablo Llarena magistratuak ebatzi du Puigdemont Generalitateko presidente ohiari eta Antoni Comin eta Lluis Puig kontseilari ohiei amnistia aplikatu diezaiekela diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituagatik, Auzitegi Konstituzionalak Dolors Bassa kontseilari ohiari babes helegitea onartu eta doktrina ezarri ostean.
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia atxilotzeko agindua bertan behera uzteko erabakia berretsi du astelehen honetan Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak. Neurriak Antoni Comin eta Lluis Puig kontseilari ohiei ere eragiten die. Hortaz, Puigdemont, Comin eta Puigen aurkako prozedura judiziala amaitzetik gertuago dago.
Llarenak bere gaurko autoan ebatzi du Puigdemont, Comin eta Puig Kataluniako buruzagi politiko ohiei amnistia aplikatu diezaiekela diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituagatik, Auzitegi Konstituzionalak Dolors Bassa kontseilari ohiari babes helegitea onartu eta doktrina ezarri ostean.
Hala ere, Llarenak zehaztu du gaurko autoak atxiloketa aginduak bertan behera uzten dituela, baina hainbat helegiteren zain dagoen sumarioa irekita mantentzen dela.
Bestalde, Llarenak argi utzi du bere gogoaren kontra aplikatu duela Konstituzionalak ezarritako doktrina. Are gehiago, nabarmendu du ez dituela Konstituzionalaren arrazoiak partekatzen, eta diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistia legetik kanpo uztea defendatu du berriro ere.
Halaber, Auzitegi Konstituzionala gogor kritikatu du, "neurritasun falta" leporatuta.
Pasa den urriaren 7an eman zion agindua eman zion Konstituzionalak Gorenari, dirua bidegabe erabiltzearen delituari aministia aplikatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Vaquero: "EAJk ez du inboluzio demokratikorik onartuko; 2023an ez zuen onartu, eta orain ere ez"
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera