biloben legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzionalak aste honetan erabakiko du biloben legearekin lotutako erabakiari Herriaren Defendatzaileak jarritako helegitea onartzen duen ala ez

Errekurtsoan, Herritarren Defendatzaileak Auzitegi Konstituzionalari eskatu zion kontutan har zezala "salbuespenezko urgentzia egoera" zela, eta utz zezala "berehalakoan" bertan behera Gorenaren epaia.

tribunal constitucional auzitegi konstituzionala

Azaroaren 29an Espainian egingo dituzten hauteskundeetara begira, biloben legea bertan behera uztea erabaki zuen Auzitegi Gorenak iragan astean. Erabaki horren aurrean, Herriaren Defendatzaileak helegitea jarri zuen, eta Auzitegi Konstituzionalak aste honetan erabakiko du errekurtsoa izapidetzea onartzen duen ala ez.

Bermeen gorteak gaur bertan jakinarazi duenez, magistratu guztiek aztertuko dute babes errekurtsoa.

Hartara, hamabi epaileren artean erabaki beharko dute Angel Gabilondok zuzentzen duen erakundeak jarritako helegitearekin zer egin.

Bere errekurtsoan, Herritarren Defendatzaileak Auzitegi Konstituzionalari eskatu zion kontutan har zezala "salbuespenezko urgentzia egoera" zela, eta utz zezala "berehalakoan" bertan behera Gorenaren epaia.

Era berean, Konstituzionalak Hauteskunde Batzordeari agindu dio CERAn izena emanda duten herritarrek boto eskubidea bermatuta izan dezatela. 

Herritarren Defendatzailearen ustez, hauteskunde orokorrak azaroaren 29an egiteak "denbora gutxian izapide asko aurrera eramatea" dakar berarekin, eta "kautelazko neurria berehala hartu ezean, ezingo lirateke epe horiek bete".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X