Biloben Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Biloben legea'ren bitartez nazionalitatea lortu dutenek ezingo dute bozkatu, Auzitegi Gorenak berretsi duenez

Espainiako Gobernuak, Estatuko Abokatutza Orokorraren bitartez, aztertuko du etete hori behin betikotzat jotzen den, eta Gobernuak errekurtsoa jar dezakeen Auzitegi Konstituzionalean edo eragina jaso duten norbanakoek bakarrik jar dezaketen.

TRIBUNAL SUPREMO
Auzitegi Gorena.

Auzitegi Gorenak 'biloben legea' delakoagatik Espainiako herritartasuna eskuratu zutenen boto eskubidea kautelaz bertan behera uztea erabaki du, eta beraz, ezin izango dute azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan bozkatu. 

Administrazioarekiko Auzien Salako Laugarren Atalak ezetsi egin du, irailaren 10eko erabakietan agindu ziren kautelazko neurriaren aurka, Estatuko Abokatutzak jarri zuen berraztertze-errekurtsoa, Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle-Errolda (CERA) inskripzioei dagokienez. Epaitegiko atal hori osatzen duten sei magistratuetatik batek boto partikularra eman du.

Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak kautelazko neurriak bertan behera uzteko eskatu zuten, Gorenak hartutako neurriak eragiten zien ia 170.000 espedienteak berrikusteko "ezintasun materiala" zela eta. Beraz, Iustitia Europak eta Voxek eskatu bezala, 'biloben legearen' bidez Espainiako herritartasuna eskuratu zutenen boto-eskubideak etenda jarraituko du. 

'Biloben legea' izenez ezagutzen dena Memoria Demokratikoaren Legearen xedapen gehigarri bat da. Horrez bidez, Espainiako herritartasuna lortu ahal izan dute Gerra Zibilaren ondoren "arrazoi politiko, ideologiko edo sinesmen edo sexu-orientazio eta -identitateagatik" erbesteratu behar izan zirenen seme-alabek edo bilobek. 

Konstituzionalera jotzea aztergai

Espainiako Gobernuak deitoratu egin du Auzitegi Gorenaren erabakia.  "Badirudi botoa emateko eskubidea ez dela hain garrantzitsua batzuentzat", adierazi du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak kazetariekin izandako elkarrizketa informal batean. 

Marlaskak adierazi duenez, orain Estatuko Abokatutzak aztertuko du Auzitegi Gorenaren kautelazko neurriak behin betiko ebazpena ote diren, baita ere Auzitegi Konstituzionalean helegitea jar dezakeen edo kaltetuek bakarrik jar dezaketen.

Ebazpenaren berri izan aurretik, Pedro Sanchez presidenteak "harrapaketa saiakera geldiarazteko" eta "boto eskubidea bermatzeko" eskatu zion Gorenari. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X