Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Ezker abertzalearekiko disidenteak diren 34 urteko gizonezkoa eta 22 urteko emakumezkoa lirateke atxilotuak. Datozen orduetan Auzitegi Nazionalaren esku jartzea espero da.
Irungo ertzain-etxean jarraitzen dute atzo "terrorismoa" leporatuta atxilotutako bi lagunek, Auzitegi Nazionalera noiz eramango zain. ETBk jakin ahal izan duenez, ezker abertzaleko bi disidente lirateke, aurrekariak dituztenak, eta hirugarren ikertu bat ere badago, IRArekin lotura duen irlandar bat, hain zuzen ere.
34 urteko gizon bat eta 22 urteko emakume bat atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Irungo komisarian, abokatu batekin aurkeztu ostean. Egun batzuk lehenago, Ertzaintzaren kontrol batean geratu zituzten, eta "infomazio sensiblea" arkitu zieten, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.
Irailaren 26an hasi zuen Ertzaintzak ikerketa, Eskoriatzan egindako kontrol batean. Agenteek hiru pertsona identifikatu zituzten segurtasun-indarretako kideen "oso material delikatua zeramatenak", eta "ustez armak eta lehergaiak eduki zitzakeen leku bati buruzko informazioa" ere bai.
Ertzaintzak ikerketa abiatu eta terrorismo-delituetarako eskumena duen Auzitegi Nazionalarekin harremanetan jarri zen, behar ziren pausuak emateko.
Larunbatean Irungo komisariara agertu ondoren, atxilotu egin zituzten bi pertsona. Hirugarrena, ikertu gisa dagoena, IRArekin loturaren bat duen irlandar bat litzateke.
Bi atxilotuei deklarazioa hartu eta beharrezko ikerketa-eginbideak egin ondoren, Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituztela ondoren orduetan.
EAJk ohar bat argitaratu zuen atzo, eta "erabat kezkatuta" agertu zen, albiste horrek, baieztatuz gero, "gainditutzat jotzen genituen iraganeko garaietara eramaten gaituelako", eta euskal gizarteari dei egin zion "bakea babesteko bidean atzerapausorik ez emateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera