Zupiriak Ertzaintzak Flotillako kideen harreran izandako jarrerari buruzko azalpenak emango ditu eguerdian Legebiltzarrean
Segurtasuneko sailburuaren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean izango da. Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du Ertzaintzak Loiun izan zuen jokabidearen aurrean.
Bingen Zupiria artxiboko irudi batean. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egingo du gaur eguerdian Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, joan den larunbatean, Global Sumud Flotillako sei euskal ekintzaile Loiuko aireportura iritsi zirenean, Ertzaintzak izandako jokabideari buruzko azalpenak emateko.
Mundu osoko komunikabide zein sare sozialetan zabaldu diren irudietan Ertzaintzaren kargak ikusten dira, baita agenteek nola kolpatu zituzten ekintzaileak eta haiei ongi-etorria egitera joandako pertsonak ere.
Zupiriak berak eskatuta egingo da agerraldia astearte honetan, Batzordea beste gai batzuk aztertzeko deituta zegoela aprobetxatuz.
Sailburuaren iragarpenaren aurretik, EH Bilduk, Sumar Mugimenduak eta Podemos Euskadik ere presazko agerraldia eskatu zuten.
Igandean, Zupiriak lehen agerraldi bat egin nahi izan zuen hedabideen aurrean Durangon, EAJren batzarra aprobetxatuz. Bertan, lehenengo balorazio batean, gertatutakoa sentitzen zuela eta erantzunkizuna, "lehen pertsonan", bere gain hartzen zuela esan zuen. Horrez gain, esku hartu zuten agenteak indarrean dagoen araudia betez aritu ote ziren ikertuko dutela iragarri zuen, "egoera eragin zuten pertsona batzuen portaera" aztertzeaz gain.
Handik ordu batzuetara, Pello Otxandiano EH Bilduko bozeramaileak publikoki aitortu zuen Zupiriaren keinua, baina neurriak hartzeko eskatu zion, "polizia ereduarekin arazo larria dagoelako", eta laster proposamen bat egingo dutela iragarri zuen.
Jarduera polemikoaren ondorioz, Podemosek Zupiriaren dimisioa eskatu du eta Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.