Istiluak Loiun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du Ertzaintzak Loiun izan zuen jokabidearen aurrean

Ebazpenean, Arartekoak adierazi du "gertaeraren larritasunak eta horrek izan duen eraginak" bultzatuta hartu duela espedientea zabaltzeko erabakia, egiaztatu nahi duelako indarraren erabilera eta Barne Arazoetarako Buruzagitzak abiatutako barne ikerketa bat datozen "aplikatu beharreko arauekin eta Segurtasun Sailak ekintza polizialen inguruan zehaztutako jarraibideekin".

Mancisidor

Arartekoak ofiziozko espediente bat ireki du Ertzaintzak, larunbatean, Global Sumud flotillako ekintzaileen aurka izandako jokabidearen nondik norakoak ezagutzeko.

Ebazpenean, Arartekoak adierazi du "gertaeraren larritasunak eta horrek izan duen eraginak" bultzatuta hartu duela espedientea zabaltzeko erabakia, egiaztatu nahi duelako indarraren erabilera eta Barne Arazoetarako Buruzagitzak abiatutako barne ikerketa bat datozen "aplikatu beharreko arauekin eta Segurtasun Sailak ekintza polizialen inguruan zehaztutako jarraibideekin".

Arartekoak gogorarazi duenez, irudietan argi ikusten da agenteek borrekin kolpatzen dituztela ekintzaileak eta haien zain zeuden zenbait lagun, alegia, indarra erabiltzen dutela horiek geldiarazteko.

Kolpeen ondorioz, gainera, hainbat pertsona zauritu eta lau lagun atxilotu zituzten, desobedientzia larria, erresistentzia eta agentearen aurkako atentatua egotzita.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak Loiun gertatutakoari buruzko azalpenak eman baino egun bat lehenago iritsi da Arartekoaren espedientearen berri. 

Zure interesekoa izan daiteke

borja semper
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Semperrek EAJri eskatu dio Estebanen hitzekin "koherente" izateko

Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Borja Semper PPko bozeramailea Gobernua babesten duten alderdiei zuzendu zaie, eta bereziki EAJri, ekimena babestea eskatzeko. Uste du aukera aparta dutela jeltzaleek Aitor Esteban EBBko presidenteak asteburuan esandakoekin "koherente" izateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X