Manifestazio jendetsua Bilbon, Loiuko istiluak salatzeko eta Ertzaintzaren jokabidea kritikatzeko
Euskal ekintzaileak minduta eta harrituta agertu dira Ertzaintzaren esku-hartzearekin, eta euren aldetik ez zela inolako probokaziorik egon azpimarratu dute.
Manifestazio jendetsua egin dute igande eguerdian Bilboko erdigunean, atzo Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzako ekintzaileak iritsitakoan Loiuko aireportuan izandako istiluak salatzeko. Bizkaiko hiriburuko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Ertzaintzaren aurkako oihuen artean.
"Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza sionismoaren konplize! Sinonismoa suntsitu. Palestina askatu" lelopean, 13:00ak aldera hasi da manifestazioa.
Manifestazioa abiatu aurretik Kale Nagusitik joan diren polizia-patruilek txistuak, irainak eta "polizia hiltzaile" bezalako oihuak entzun dituzte. Ibilbidean zehar, bestelako oihu batzuk ere entzun dira, bi hauek adibidez: "Boikot Israeli, Palestina askatu" eta "EAJ, sionista".
Global Sumud Euskal Herritik adierazi dutenez, irudiek eurek argi erakusten dute zer gertatu zen, eta nabarmendu dute aireportu horretan bertan aurretik egindako harreretan ez dela arazorik izan. "Ez zaio bidea blokeatu inori. Ez da kasualitatea Ertzaintzarik gabe arazorik ez egotea", esan dute.
Bertan salatu dutenez, poliziaren jarduerak euskal ekintzaileekiko "elkartasuna eten" nahi izan zuen, baina "haien kolpeek herri baten duintasun amaiezina" aurkitu zutela eta Ertzaintza "sionismoaren konplize" dela erantsi dute, baita Eusko Jaurlaritza ere.
Halaber, "sionismoarekin lan egiten duten eta gerra inperialistetatik etekin ekonomikoa ateratzen duten euskal enpresariak" daudela salatu dute, eta "kolore guztietako politikariak" kritikatu dituzte, "gerra kriminalak" babestu izana egotzita. Ildo horretatik, "kriminal horiek izen-abizenak dituzte, gure herrialdean bizi dira eta badakigu nortzuk diren", azaldu dute. Hori dela eta, "batasuna" eskatu dute, "zigorgabetasunarekin amaitzeko".
Azkenik, polizia-jardueraren irudiek "aldarrikatu nahi duguna" erakusten dutela uste dute, eta "Ertzaintzaren jarrera bortitza eta tamalgarria" eta "ontzidiaren jarrera duin eta eredugarria" kontrajarri dituzte. "Bat egin behar dugu etsai komunaren aurka borrokatzeko", gaineratu dute.
Manifestazioaren amaieran, manifestu bat irakurri dute, eta Ertzaintzaren jarrera kritikatu dute, "Israelen benetako izaera faxista eta desegitearen beharra agerian utziz". Horrela, irmo salatu dute "Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna, sionismoaren konplize gisa jokatu baitu, Israelek egindako torturei jarraipena ematea nahikoa ez balitz bezala".
"Atzoko polizia-jarduera, Palestinarekiko elkartasun mugimenduaren aurkako errepresioa... ezagunak dira Ertzaintzaren eta Israelgo Mossaden arteko loturak ere. Azken egunetako gertaerek erakunde sionistekiko konplizitateak argitzeko balio izan dute ", horien aburuz.
Pankarta, besteak beste, euskal ekintzaileek eraman dute, eta abiatu aurretik hedabideen aurrean salatu dute Ertzaintzak Loiun izandako jokabidea. Izan ere, lau pertsona atxilotu zituzten, iritsi berri ziren ontzidiko bi kide eta ekintzaileei egindako harreran parte hartzen ari ziren bi pertsona.
Euskal ekintzaileak minduta eta harrituta agertu dira Ertzaintzaren esku-hartzearekin, eta euren aldetik ez zela "inolako probokaziorik" egon azpimarratu dute, goizean Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak esandakoari erantzunez.
Te puede interesar
Zer dago PISA txostenaren emaitzen atzean?
Lucas Gortazar Hezkuntza arloko adituak eta Nelida Zaitegi irakasle eta pedagogoak PISA txostenaren emaitzen gakoak azaldu dituzte. Aldagaiak bat baino gehiago diren arren, bat datoz esatean teknologiak eta Adimen Artifizialak eragin zuzena dutela esatean.
Euskal Herria atzean utzita, Freedom Flotilla Gazara bidean da
Bilbotik Vigora joango da, eta ondoren, Mediterraneoko beste portu batzuetara. Urrian iritsi asmo dute Gazara. Genozidioa, okupazioa eta Palestinako zein Gazako garbiketa etnikoa salatzeko helburuarekin, Israelek ezarritako blokeoa apurtzen saiatuko dira.
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.
Baso-sute bat piztu da Idiazabalen
15:30 inguruan piztu da sua, Atxurbi eta Txara mendien inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidearen Urtsuarango irteera itxi egin du, badaezpada.
30 urte Alarde mistoaren alde: elkarrizketa, aurrerapausoak emateko bidea
Jaizkibelgo kideek eta erakundeetako ordezkariek Alarde publiko eta parekidea aldarrikatu dute, eta hiru hamarkadako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketaren alde egin dute.
Gimenok azpimarratu du ikasle etorkinen presentziak eragina duela Nafarroaren PISAko emaitzetan
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gorlizen atxilotutako gizon bati, sexu-askatasunaren kontrako hiru delitu egotzita
24 urteko gazte batek hiru emakumeri eraso zien gauez, aurpegia estalita, sexu-erasoa egiteko asmoz.
Gipuzkoako Auzitegiak arindu egin du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiaren aurkako zigorra
Epaileek frogatutzat jo dute enpresaburuak Twitterreko kontu klandestinoa erabili zuela magistratu, politikari eta kazetarien aurka jotzeko. Mezuen bidez, eraso gogorrak egin zituen, biktima horiei ustelkeria trama ezberdinetan sartuz. Nolanahi ere, Auzitegiak zigorra arindu du "bidegabeko atzerapenengatik".
PISA Txostenaren emaitza txarrak aitortu ditu Pedrosak
Emaitzak horiek hobetzea Hezkuntza Sailaren estrategiaren baitan kokatzen dela azpimarratu du Hezkuntza sailburuak, eta joera globalari egotzi die emaitzak.
Gizon bat atxilotu dute Esako urtegian aurkitutako gorpuarekin lotuta
Hildakoa Iruñean bizi zen frantziar bat zen. Atxilotua da hilketaren susmagarri nagusia.