Zuiako Udalak ur mozketak egingo ditu gauez hornidura bermatzeko
Mozketa 22:00etatik 08:00etara dago indarrean, atzotik. Gainera, udal igerilekuetako dutxak erabiltzea debekatuta egongo da aurrerantzean.
Udalak "larritzat" jo du egoera. Argazkia: EFE
Zuiako Udala (Araba) ur mozketak egiten hasi da gauez (22:00-08:00), tenperatura altuek eta euri faltak eragindako "egoera larria" dela eta. Atzo, ostiralarekin, hasi ziren mozketak egiten, eta udal igerilekuetan dutxak erabiltzea ere debekatu du tokiko erakundeak.
Ura modu arduratsuan erabiltzea eta mozketa baino lehen beharrak aurreikustea gomendatu diete herritarrei. Udalak bere webgunean eskegitako mezuan dioenez, neurriok "behin-behinekoak" dira eta egoeraren bilakaeraren arabera eguneratuko dituzte.
Unai Gutierrez Zuiako alkateak Radio Vitoriari azaldu dionez, "uraren eskasiak, kontsumo altuak, tenperatura altuek eta arazo hau konpontzeko egoera klimatologiko ez oso onek" eragin dute arazoa, eta hornidura bermatu ahal izateko "neurriak hartzea" erabaki dute.
Udalak denbora zeraman arazoaz ohartarazten, eta asteon bertan debekatu du ureztatzeko, igerilekuak betetzeko eta garbiketa lanetako erabiltzea.
Zuia Gorbeialdeako Kuadrillako udalerri txikia da, 2400 biztanlekoa, eta Gorbeia mendiaren magalean dago kokatuta, Araba iparraldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera