Los Gallardoseko sutea ez da hedatu eta badirudi aurki egonkortzeko modua izango dutela
Haizeak eta hezetasun mailak arnasaldia eman dute eta aukera baliatu dute suhiltzaileek hura kontrolpean hartzen saiatzeko. "Suak ez du aurrera egin gaur", jakinarazi du pozarren Bolaños ministroak.
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko harremanen ministroak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, Los Gallardosen (Almerian) ostegunean piztutako suteak ez du gaurkoan aurrera egiterik izan, eta goizean zuen perimetro bera du arratsaldean (6.600 hektarea kiskalita). Gainera, gauerako aurreikuspen meteorologikoak ere onak dira, eta hala, badirudi sutea egonkortzeko modua izango dutela datozen orduetan.
Turre udalerrian paratutako aginte postuan agerraldia egin du Bolañosek. Aurrez, erretako eremua bisitatu ahal izan dute agintariek, eta egiaztatu "etxe gehienek" ez dituztela kalterik izan.
"Suak ez du aurrera egin gaur", iragarri du pozarren. Haizeak indarra galdu du eta hezetasun mailak gora; hori horrela, meteorologiak emandako "arnasaldia baliatu dute" suhiltzaileek.
Nobedaderik ez, desagertutakoen inguruan
Bestalde, ostegunetik aurkitu ezinda dauden 23 pertsonen eta formalki desagertuta dauden zazpien bila ari da Guardia Zibila. Erretako eremuan etxez etxe ibili dira begiratzen, baina oraingoz ez dute biktima gehiago topatu. Ofizialki, 12 dira hildakoak.
Horrez gain, Bedar herrian kiskalita aurkitu dituzten ibilgailuak —lau auto eta motor bat— norenak diren egiaztatu nahian dabil Kriminalista unitatea.
Gaur bi pertsona atxilotu dituzte agenteek, desobedientzia larria egotzita. Izan ere, etxera itzuli ziren Guardia Zibilak handik ateratzeko agindua emana zienean. Horrekin lotuta, agintariek emandako jarraibideei jaramon egiteko deia egin dute, beste behin.
12 hildakoei autopsiak egin dizkiete, baina ezin izan dituzte oraindik identifikatu. Lehen zantzuen arabera, gehienak atzerritarrak dira, britainiarrak eta belgikarrak. Zabaldu denaren arabera, aginduei kasurik egin gabe, autoz edo oinez ihes egiten saiatu ziren pertsonak dira zendutakoak.
Zauritutakoei dagokienez, 18 pertsona artatu dituzte guztira. Horietako bat oso larri dago Torrecardenasko ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean. Beste lau larri daude Sevillako Virgen del Rocio erietxean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera