1.000 agente baino gehiago izango dira aurten Baionako bestetan segurtasuna bermatzen
1.150 polizia eta agente pribatu eta babes zibileko eta osasun arloko 300dik gora osasun langile izango dira uztailaren 15etik aurrera Baionako bestetan segurtasuna bermatzen. Gaur aurkeztu dute jaietako segurtasun dispositiboa, eta agintariek azpimarratu dute helburu nagusia dela duela urte batzuk izandako bortizkeria kasuak eragoztea, baita sexu erasoak ere. Horretarako, agenteez gain, bideozaintzako 150 kamera jarriko dituzte martxan.
Iaz mozkortutako adingabeekin gorabeheraren bat izan zela eta, aurten kontuz ibiltzeko deia egin du Mariel Garrigos Baionako fiskalburuak. "Adingabeen babesa gure lehentasuna da. Ez ditugu gurasoak beldurtu nahi, baina ohartarazi nahi ditugu duten arduraz", adierazi du prentsaurrekoan.
Aurtengo jaiek munduko futbol txapelketarekin bat egiten dute, eta iragarri dute Frantziak jokatzen duen egunetan segurtasun dispositiboa indartuko dutela. Gainera, pantaila erraldoi bat paratuko dute Baiona Ttipian.
Azkenik, beroagatik alerta ezarriko balitz, nabarmendu dute prest dituztela gailu fisiko eta mugikorrak jendea busti ahal izateko. Neurriak ezarritako alerta mailaren arabera ezarriko dituzte.
Milioi bat pertsona baino gehiago espero dituzte Lapurdiko hiriburuan uztailaren 15etik 19ra. Aurreko urteetan bezala, 15 euro kobratuko dizkiete festagunera sartu nahi dutenei; zortzi sarbide izango dira, hertsiki zainduak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera