Zupiriak agerraldia egingo du asteartean Legebiltzarrean Loiun gertatutako istiluei buruzko azalpenak emateko
Segurtasun sailburuak eta sail horretako gainerako arduradunek gertatutakoa deitoratu eta erantzun bat emateko konpromisoa hartu dute. "Gertatutakoa eta izan daitezkeen erantzukizunak lehenbailehen argitzen saiatuko gara", esan dute. Bestalde, bihar komunikabideen aurrean egingo du agerraldia Zupiriak.
Lau pertsona atxilotu dituzte desobedientzia larria, erresistentzia eta agintaritzaren aurkako atentatua egotzita, Global Sumud Flotillako kideen harreran Loiuko aireportuan sortu diren istiluetan.
Horren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta sail horretako gainerako arduradunek gertatutakoa deitoratu eta erantzun bat emateko konpromisoa hartu dute. "Gertatutakoa eta izan daitezkeen erantzukizunak lehenbailehen argitzen saiatuko gara", esan dute.
Flotillako kideen etorrera errugbiko finaletako zaleen iritsierarekin eta irteerarekin batera gertatu dela ere zehaztu dute. "Han bildutako pertsona batzuen jokabideak aireportuko irteera gunetik atera nahi zuten bidaiarien zirkulazioa oztopatu dute, Ertzaintzako agenteekin liskarrak gertatu dira, ertzainek borrak erabili dituzte, eta ekintzaileetako batzuk erresistentzia agertu dute. Gogora ekarri behar dugu, halaber, Europa osoan Flotillako kideengan zabaldu den sentikortasuna, jasan duten tratuaren ostean", erantsi du Segurtasun Sailak.
Loiuko aireportuan gertatutakoaren ondoren, Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Buruzagitzak ikerketa hasi duela ere azaldu dute, "agenteen jokabidea indarrean dauden arauekin bat datorren egiaztatzeko".
Gainera, Segurtasun Sailak poliziaren jardunaren eta gertakarien berri eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari.
Horrekin lotuta, Segurtasun sailburuak premiazko agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, beharrezko azalpenak emateko. Hain zuzen ere, Zupiriak datorren astearterako eskatu du agerraldia, egun horretarako Batzordea deitu baitute beste gai batzuk eztabaidatzeko.
Bestalde, ertzain etxean egin beharreko eginbideak amaitu ondoren, atxilotuetako hiru aske geratu dira —laugarrena ospitalean dago— eta epailearen aurrean noiz deklaratuko zain daude orain.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak asilo legea eta atzerritarrei buruzko legearen erreforma onartu ditu, Ceutako migrazio-krisiaren ostean
Testuek "ikuspegi bermatzailea" dute eta migratzaileen giza eskubideak errespetatzen dituzte. Halaber, Espainiako esparru juridikoa Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunera egokitu dute.
Roblesek esan du CNIk bere lana egin zuela Ceutan, eta Marlaskak berretsi du ez zela "txostenik" egon
Defentsa eta Barne ministroek bertsio kontrajarriak eman dituzte uztailaren 30ean migratzaileak hiri autonomora sartu ziren egunaren bezperan gertatutakoari buruz.
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako hainbat batzordetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.