Lehendakariaren elkarrizketa, 10 titularretan
Imanol Pradales lehendakariak hainbat gai jorratu ditu Radio Euskadin, hala nola medikuen greba, etxebizitzaren arazoa edo autogobernuaren estatus berria.
Imanol Pradales lehendakaria Jose Luis Rodriguez Zapateroren inputazioak izan ditzakeen ondorioekin kezkatuta agertu da gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. “Tentsioa ezagutu gabeko mugetaraino areagotuko da; kezkatzen nau Madrilek arreta galtzea eta adostutako konpromisoei ez heltzea”, adierazi du.
Horrez gain, beste hainbat gairen inguruko adierazpenak egin ditu, eta beste zenbait titular utzi ditu. Hona hemen horietako batzuk:
Zapatero auzia
Adituak bat datoz: autoa sendoa da eta ondo oinarrituta dago. Baina zuhurrak izan behar dugu”
EAJ/PSE-EE
Batzen gaituena banatzen gaituena baino askoz ere gehiago da, eta batzen gaituen hori zaindu behar dugu”
Medikuen greba
Osasun ministroak bi hilabete baino gehiago daramatza berak eragindako grebari buruz ezer jakin nahi gabe”
Etxebizitzaren arazoa
Baldintzak aldatu ditugu klase ertainetan pentsatuz, etxebizitza publikoen % 50 gazteentzat izango dira, abalak emateko programa bat abiatu dugu...”
Euskara Administrazioan
Fokuak ez du Administrazioaren euskalduntzean bakarrik egon behar; fokua kaleko erabilera sozialean dago, nahi duenak euskaraz bizitzeko aukera izan dezan”
Estatus berriari buruz
San Ignazio egunera arte daukagu denbora; alderdi politikoek hitz egiten jarraitzen dute”
Gernikako Estatutua betetzeaz
Estatutua betetzetik hamar pausora gaude”
Munduko Txapelketa Bilbon eta Donostian
FIFAren eskakizunak oso zorrotzak dira; orain azterketa lasaia egin behar dugu”
UPN-REN POLEMIKA ATHLETICEKIN
Nafarroako Gobernua oso argia izan da, eta esan du legearen ikuspegitik ez dagoela ezer zalantzan jartzeko. Polemika antzua da, liskarra bilatzen duena. Oso arriskutsua da sinboloekin eta identitateekin zatiketa bilatzea"
Tubos Reunidos
Parte guztiek ardurarik handienaz jokatu behar dute; bestela, Tubos Reunidosen etorkizuna oso beltza izango da”