Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, abisu horia beroagatik eta errugbiko finalak Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin: Eider Hurtadok Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatuko du Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, 8:30etatik aurrera.
- Abisu horia beroagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako Bizkaian eta Gipuzkoan, tenperatura oso altuak direla eta. Izan ere, 30 eta 35 gradu arteko tenperaturak neurtuko dira.
- Errugbiko finalak Bilbon: Europako bi errugbi txapelketa nagusien finalak jokatuko dira asteburu honetan San Mamesen. Montpellier (Frantzia) eta Ulster (Ipar Irlanda) taldeek EPCR Challenge Cup txapelketako finala jokatuko dute 21:00etan. Bigarren hitzordua larunbatean izango da, 15:45ean, Irlandako Leinster eta Frantziako Bordeleren arteko Champions Cupeko finalarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera