Nafarroako Gobernuaren arabera, Athleticek ez ditu "Nafarroako ikur ofizialak arriskuan jarri edo gaizki erabili"
Javier Remirez Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak mezu bat argitaratu du sare sozialetan, esanez hiru direla Nafarroako sinbolo esklusiboak -bandera, armarria eta ereserkia-, eta babes juridikoa horietara mugatzen dela.
Javier Remirez, Foru Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailea. Artxiboko argazkia: Europa Press
Nafarroako Gobernuak ostegun arratsaldean erantzun die Cristina Ibarrola UPNko presidenteak Bilboko Athletic Club futbol taldearen ekipamendu berriari buruz egindako ohartarazpenei.
Javier Remirez Foru Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak mezu bat zabaldu du sare sozialetan, Athleticek ez dituela "Nafarroako ikur ofizialak arriskuan jarri edo gaizki erabili" esanez.
Argitu du Nafarroako sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 FL-ak eta LORAFNA legeak argi uzten dutela hiru direla Nafarroako sinbolo esklusiboak -bandera, armarria eta ereserkia-, eta babes juridikoa horietara mugatzen dela.
Amaitzeko, argi utzi nahi izan du, "erakunde pribatu batek ikur ez-ofizialak erabiltzeari dagokionez", ez dagokiola Nafarroako Gobernuari "auzian sartzea".