EAJ-PSE-EE POLEMIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Munduko Futbol Txapelketaren egoitzen eztabaidak beste ika-mika bat piztu du EAJren eta PSE-EEren artean

PSE-EEk adierazi du ez dituela ulertzen EAJren "zalantzak", eta jeltzaleei gogorarazi die sozialistekin hitz egin behar dutela Bilboko eta Donostiako hautagaitzen inguruan erabaki bat hartzeko.

jon insausti eneko andueza

Beste ika-mika bat lehertu da EAJren eta PSE-EEren artean. Oraingo honetan, 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzen inguruko eztabaidak jarri ditu aurrez aurre Eusko Jaurlaritzako bi bazkideak. Azken egunotan, jeltzaleek gaiari buruzko "zalantzak" agertu dituzten bitartean, sozialistek kritikatu dute EAJko zenbait buruzagik "jarrera aldatu" dutela. 

Polemika hauspotu duenetako bat Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izan da. Hautagaitzak batzuei "bertigoa" eragin diela esan ondoren, argi utzi du gaiari buruzko erabakia sozialistekin batera hartu behar dela. "Gobernukide moduan espero dugu gogoeta hori elkarrekin egitea eta ez erabaki hori Sabin Etxean hartzea", adierazi du. 

Buruzagi sozialistaren iritzian, eztabaida honetan ezin zaio "epe laburreko errendimenduari" begiratu. "Erakusleiho bezala izugarrizko aukera da eta espero dugu aukera hori aprobetxatzea". 

Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok Anduezak, kazetariek Imanol Pradales lehendakariak atzo egindako adierazpenen inguruan galdetuta. Gasteizko gobernuburuak esan zuen FIFAK "eskakizun berriak" jarri dituela mahai gainean, eta horiek "zorrotz" aztertzen ari direla erakundeak, azken erabakia hartu aurretik. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bide beretik mintzatu da Jose Ignacio Asensio PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia ere. Uste du EAJk agertu dituen zalantzek Bilboren eta Donostiaren hautagaitzak "lehertuko" dituela. Deigarria iritzi dio FIFAren baldintzak aurrez aztertu ez izana. 

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Gipuzkoako lehen diputatu nagusiordea ere badenak EAJren hainbat buruzagiren "jarrera aldaketa" salatu du. 

Berehala erantzun die sozialisten kritikei Jon Insausti Donostiako alkateak, 'En Jake' saioan. Ukatu egin du hautagaitza izateak "bertigoa" eragiten dionik Udalari, eta berretsi du baldintzak zein balizko inpaktua "zorrotz" aztertzen ari direla. 

Alkatearen arabera, eztabaidaren erdigunean kontu publikoak eta hautagaitzak hirian izango duen eragina jarri behar dira. Bestelako irakurketak "sinplekeriatzat" jo ditu. "Oreka bermatu behar da, eta hori da nire ardura". 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X