ZAPATERO, INPUTATUTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jesus Eguiguren: "'Lawfare'a baino gehiago da, estatu kolpe bat martxan dago legegintzaldi guztian"

PSE-EEren presidente ohiaren arabera, Sanchezek Zapateroren "kolpea" ere gaindituko du eta legegintzaldiaren amaierara arte iraungo du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu ohiaren inputazioaren berri izan zuenean "izugarrizko nahigabea" hartu zuela onartu du Jesus Eguiguren PSE-EEren presidente ohiak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. 

Lawfare (politika judizializatzea) kasu bat baino gehiago, Sanchezen gobernua botatzeko operaziotzat jo du Zapateroren inputazioa. Haren esanetan, estatu kolpe bat martxan dago legegintzaldi osoan eta "orain Zapaterori tokatu zaio". 

"Zenbait epaile, Guardia Zibila eta Estatuaren aparatu batzuk gobernuaren aurka daude, estatu kolpe bat bizi bagenu bezala, eta Zapatero horregatik jazartzen dute", nabarmendu du. 

Kolpeak kolpe, Sanchezek legegintzaldia agortu egingo duela uste du Eguigurenek. 

Eguigurenek ez dauka Zapateroren zintzotasunaren inguruko zalantzarik. Ez du uste legez kanpoko ezer egin duenik: "Ez dut uste hain tontoa denik". Dena den, aitortu du ez dakiela "negozio horiek ondo dauden ala ez".

Edozein kasutan, Espainian gobernuburu ohien jarduna arautu beharra dagoela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X