Lurralde-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak uste du "juridikoki posible" dela Trebiñun erreferenduma egitea, baldin eta legezko urrats guztiak ematen badira

Angel Victor Torresek Mikel Legarda EAJren diputatuaren galderari erantzun dio Kongresuko Osoko Bilkuran. Gobernuak Trebiñuko enklabeko udalek hala eskatuz gero, Araban sartzeko erreferenduma baimenduko ote duen galdetu dio Legardak.

legarda-torres-kongresua
Torres ministroa Mikel Legarda diputatuari erantzuten, asteazken honetan, Kongresuan.

Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak asteazken honetan onartu duenez, "juridikoki posible da" Trebiñuko enklabearen etorkizunari buruzko erreferenduma egitea, baldin eta aurretik "ordenamendu juridikoak ezartzen dituen urrats guztiak" egiten badira 

Torresek Mikel Legarda EAJren diputatuaren galderari erantzun dio, Kongresuko Osoko Bilkuran. Gobernuak Trebiñuko enklabeko udalek hala eskatuz gero, Araban sartzeko erreferenduma baimenduko ote duen galdetu dio Legardak.

"Erantzuna argia da, juridikoki posible da", erantzun du ministroak, eta, jarraian, azaldu du aldez aurretik "eman beharreko urratsak" bete behar direla, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren esparruan, eta, ezer baino lehen, inplikatutako administrazioen txostenak "ezinbestekoak" direla.

Ministroaren erantzuna "lanbrotsua" dela esan du EAJren diputatuak, eta lurralde horretako biztanleek XVII. mendetik Arabako parte izateko egindako aldarrikapenak errepasatu ditu. Torresi galdetu dio ea "ez ote litzatekeen hobe trebiñarrei zuzenean galdetzea zer egin nahi duten euren bizitzekin".

Lurralde Politikako titularrak Legardari aitortu dionez, "ez zaio arrazoi logikorik falta planteamendu horri", baina erantzun duenez, "kontua da, ordenamendu juridikoak ezartzen duela beharrezko dela aldez aurretik Burgosko Aldundiaren aldeko txostena eta Gaztela eta Leongo Juntaren aldeko txostena izatea hori egin ahal izateko".

Angel Victor Torresek ohartarazi duenez, "egoera berezi" horrek toki-araubidearen oinarrien legearen esparruan udalek duten eskumenarekin talka egiten duela, eta Gernikako eta Gaztela eta Leongo Estatutuek arautzen dutela.

Ildo horretan, azpimarratu du badaudela "Auzitegi Gorenak hala esanda, eman beharrekoak diren aurretiazko urratsak", eta Gobernuak "Zuzenbide Estatua defendatu" eta "nahitaezko eta guztiz beharrezko" urrats horiek eman behar dituela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X