Albiste izango dira: Pradalesen eta Clavijoren arteko batzarra Gasteizen, Zapateroren inputazioa eta Vladimir Putin eta Xi Jinping bilduko dira, Pekinen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales-Clavijo bilera: Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak bilera egingo dute Gasteizen, migrazioaren erronkari eman beharreko erantzun bateratuak aztertzeko asmoz. Eusko Jaurlaritza eta Kanarietako Gobernua hainbat arlotan (migrazioa, berrikuntza eta gizarte-politika) elkarlanean ari dira.
- Zapatero, inputatuta: Auzitegi Nazionalaren arabera, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak eta bere ingurukoek 1,9 milioi euroko irabaziak izan zituzten Plus Ultra auziari esker.
- Vladimir Putin eta Xi Jinping, Pekinen: Pekinera bi eguneko bidaia hasi du Vladimir Putin Errusiako presidenteak, eta, tartean, Xi Jinping Txinako presidentearekin bilduko da. Urtebeteko epean agintari errusiarrak Txinara egiten duen bigarren bidaia da.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera