Pedro Sanchezek babes osoa eman dio Zapatero presidente ohiari Kongresuan
Kongresuan, eta Alberto Nuñez Feijoo oposizioaren buruarekin izandako aurrez aurrekoan, Sanchez estreinakoz mintzatu da jendaurrean Zapateroren inputazioaren inguruan. Feijook azalpenak eskatu dizkio eta karguan jarraitzeak presidentzia "zikindu" egiten duela esan dio.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak errugabetasun-presuntzioaren alde hitz egin du asteazken honetan Espainiako Diputatuen Kongresuan eta "babes osoa" agertu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiari, Plus Ultra kasuan inputatu ostean. Alberto Nuñez Feijoo oposizioaren buruak Sanchezi eskatu dio ez dezala jarraitu Espainiako Gobernuko Presidentetza "zikintzen".
"Oso une gogorra da, oso gogorra, egunero ahaleginean bizi diren espainiar guztientzat, eta, bitartean, euren Gobernuak esku betez lapurtzen dihardu. Espainia ustelek gobernatzen dute, eta ni arduratuko naiz hori guztia aldatzeaz", agindu du Feijook, Kongresuko Osoko Bilkuran.
Epaileak haren "itsasargi morala" inputatu eta biharamunean, Feijook Sanchezi galdetu dio ea "nola eragiten zuen Zapaterok bere gobernuan", eta ea Auzitegi Nazionaleko epaileen aurka ere "oldartuko" den galdetu dio. Eta hirugarrenik, galdetu dio: "Zer egiten duzu oraindik hor, Espainiako Gobernuko Presidentetza beste egun batez zikintzen?".
Bere txandan, Espainiako Gobernuko presidenteak "Justiziarekiko lankidetza osoa" eta "errugabetasun-presuntzioarekiko errespetu osoa" adierazi ditu, eta "babes osoa ere, Zapatero presidenteari", adierazi du, eta bere taldearen txalo zaparrada eragin du.
Zapateroren kudeaketa defendatu du, "Espainia legez kanpoko gerra batetik atera zuen eta ETArekin amaitu zuen" presidentea izan zela esanez. Gainera, Feijoori ohartarazi dio Gobernura "botoen bidez" iristen dela eta "ez bidezidorretatik".
Abascalek dio ustelkeriarik larriena migrazio-inbasioa dela
Santiago Abascal Voxen liderrak bere hitzaldian adierazi duenez, espainiar "xumeak", "fiskalki arpilatuak" izateaz gain, "migrazioaren inbasioaren" ondorioak pairatzen ari dira, eta hori da (migrazioa), haren ustez, "ustelkeria guztien artean okerrena".
Sanchezi esan dio: "Berdin zaizu mundu guztiak jakitea mafia ustel baten buru zarela, baina zure ustelkeria guztien, Zapatero zure bazkidearenen, eta zure familia eta politika ingurunean daudenen ustelekeriarik okerrena migrazio-inbasioa da, espainiarrei kalte zuzena egiten dielako", baieztatu du.
Voxen buruak "gezurretan" aritzea leporatu dio Gobernuko presidenteari, eta "Espainia osoak" dakiela hori, "Abalosen, Koldoren eta Cerdanen, eta Zapateroren nagusia" dela ere badakien bezala, eta Sanchezek erantzun dio: "Nik dakidala, epaiek ez dute hori esan, jauna".
Rufianek erreakzionatzeko eskatu dio Sanchezi
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak aitortu du "izorratuta" dagoela Zapateroren inputazioagatik. Azaldu duenez, ez da "objektiboa", "errespetu eta estimu handia" baitio Zapaterori: "Gutako bederatzi kalean daude eta euren etxean egiten dute lo, hein handi batean beragatik —gogorarazi du, procesen zigortutakoei emandako amnistiari erreferentzia eginez—. Baina begiak ere baditut aurpegian", azpimarratu du.
Sanchezi galdetu dio ea "non amaitzen" den "lobbykeria" eta non hasten den "eraginen trafikoa". Eta autoa eskuan, esan du "hau egia bada, kaka bat da; haur geurra bada, are kaka handiagoa da, honelakoak gehiegitan ikusita baikaude, baina erantzun bat merezi du", azpimarratu du Rufianek, "herrialde honetan ezkerreko jende askori, bere bandera edozein izanda ere, bihotza apurtu egin dio honek. Ezkerrok beste zerbait gara", esan du.
Presidente ohien jarduerak arautzeko eskatu du Sumarrek
Sumarren Enrique Santiago diputatuak, Ezker Batuko Justizia eta Barne bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Zapateroren gaineko autoaren berri izan ostean, "herrialde honetan beharrezkoa da Gobernuko presidente ohien jarduera guztiak ondo arautzea. Hori oso argi dago", azpimarratu du, eta Kongresuko korridoreetan, abisu bat gehitu du: "Eta beste gauza bat: kudeaketa politikoen truke dirua kobratu bada, hori delitua da, argi eta garbi", esan du Santiagok.
Belarra (Podemos): "Autoak ez du itxura onik"
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak asteazken honetan aitortu duenez, Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren aurka kaleratutako autoak "ez du itxura onik". Halaxe, labur, erantzun die Belarrak komunikabideei Kongresuko korridoreetan, Osoko Bilkurara sartu aurretik.
Mico (Compromis): "Ez dago horren argi" lawfare kasua denik
Agueda Mico Compromisek Kongresuan duen diputatuak asteazken honetan Kongresuko korridoreetan azaldu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohi sozialista inputatzeko autoaren berri izan ostean, "ez dago hain argi" PSOEko buruzagi ohiaren aurka lawfarea (justizia helburu politikoekin erabiltzea) denik auziaren muina. Edonola ere, zuhurtzia eta defentsa-eskubidea eskatu ditu. "Eta ustelkeria badago, horren ardura har dezala dagokionak, datorren alderditik datorrela", azpimarratu du.
Vaquero (EAJ): "Instrukzioa hasiera batean dago"
EAJn, berriz, zuhurrak dira adierazpenak giterakoan. Maribel Vaquero diputatuaren hitzetan, "ikerketa hasiera fasean dago eta itxaron egin behar da" zer ekarriko duen ikusi arte.
Euskal Herrian ere izan dira erreakzioak Zapateroren inputazioaren aurrean. Imanol Pradales lehendakariak presidente ohiari "azalpen azkar eta gardenak" eman ditzala eskatu du, eta Nerea Kortajarenak (EH Bildu), ordea, "zuhurtzia".
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.