Nor da nor Plus Ultra auzian?
Auzitegi Nazionalak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia egitura antolatu baten "buruan" kokatu du. Haren helburua, epailearen arabera, bertako eta nazioarteko erakundeetan eragitea eta hirugarrenen zein sarearen beraren aldeko etekin ekonomikoak lortzea zen.
Espainiako Poliziako bi agente, Jose Luis Rodriguez Zapateroren bulegotik irteten. Argazkia: EFE
Plus Ultra auziak eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren inputazioak agertoki politikoa astindu dute.
Nor da nor Plus Ultra auzian?
Jose Luis Rodriguez Zapatero
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia influentzia sare antolatu baten buruan kokatu du. Haren helburua, epailearen arabera, etekin ekonomikoa lortzea zen, bitartekaritzaren bidez eta Espainiako eta nazioarteko erakundeetan hirugarrenen alde jokatuz.
85 orrialdeko autoan, sare horren funtzionamendua eta kide bakoitzaren parte hartzea zehaztu du. Calamaren arabera, Zapatero zen sarearen "buru estrategikoa", eta erakunde nahiz enpresariekin goi mailako bilerak egiten zituen.
Gobernuburu ohiak Madrilgo Ferraz kalean —PSOEren egoitzatik oso gertu— duen bulegoa zen, magistratuaren arabera, sarearen "koordinazio zentroa".
Julio Martinez Martinez
Zapateroren laguna eta Analisis Relevante enpresaren jabea. Plus Ultra auzian ikerketapean dago eta Auzitegi Nazionaleko epailearen esanetan, bezeroak erakartzeaz eta enkarguen kudeaketa operatiboaz arduratzen zen. Plus Ultrako arduradunek Zapateroren "menpeko" eta esaneko gisa ikusten zuten.
Maria Gertrudis Alcazar
Zapateroren idazkaria. Calamaren ustez, sarearen negozioak estaltzeko dokumentuak osatzeaz arduratzen zen.
Cristobal Cano
Magistratuaren arabera, sarearen kudeatzailea ez ezik ad hoc (beren-beregi) egindako fakturak kudeatzen zituen.
Ikertutako enpresak
- Analisis Relevante: Calama epailearen arabera, enpresa hori sarearen eta Zapateroren artean funtsak bideratzeko erabiltzen zela pentsatzeko "zantzu sendoak" daude. Gauzak horrela, dirua jaso eta banatu egiten zuen, aholkularitza zerbitzuak simulatuz.
- Whathefav: Zapateroren alabak dira enpresa horren "administratzaile formalak". Itxuraz, bezeroen eta beste sozietate instrumentalen dirua jaso, fakturak sortu eta Zapateroren inguruari ordainketak egiten zizkion.
- Idella Consulenza Strategica: Julio Martinez enpresa horren ordezkaria da eta, ustez, "ezinbesteko" zeregina du Plus Ultratik eratorritako funtsak atzerrira bideratzeko. Dubain sortutako enpresen titularra zen.
- Inteligencia Prospectiva: Nazioarteko funtsak enpresa horren bitartez jasotzen ziren, eta, gerora, sareko enpresekin, Analisis Relevante enpresarekin kasu, kontratu faltsuak egiten zituen, epailearen arabera.
- Caleton Consultores SL: Epailearen arabera, Plus Ultratik zetozen funtsak Julio Martinezen sozietateetara bideratzen zituen.
- Iot Domotic Europe: ikertutako diruaren azken hartzailea, eta, Calamaren arabera, diruaren jatorria eta azken hartzailea zeintzuk ziren estaltzen laguntzen zuen.
- Voli Analitica: Calamaren arabera, funtsezko zeregina zuen antolatutako sarean, hots, Plus Ultratik eratorritako funtsak bideratzen zituen eta eragiketei legezko itxura emateko fakturak igortzen zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Patxi Lopez CNIren Ceutako jardueraren inguruko bertsioei buruz: "Posible da bi gauzak egia izatea aldi berean"
Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek emandako bi bertsioak "egia izan daitezke aldi berean"; izan ere, berretsi du egon zitekeela sareetan zegoen mugimenduei buruzko abisua, jendeak itsasoz pasatzeko zuen asmoei buruz, baina, bere hitzetan, "agian ez zen kalibratu edo ez zegoen izango zuen ezohiko dimentsioari buruzko informaziorik".
Protesta artean onartu dute Zizur Nagusian 2.081 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen plana
Bien bitartean, hainbat herritarrek eta herri plataformak elkarretaratzea egin dute Udaletxe parean planak kultur ekintzetarako erabiltzen diren zenbait eraikin galtzea ekarriko duela salatzeko. Geroa Baik, UPNk eta PPk azken asteetan presioak eta irainak jasan dituztela azaldu dute.
Sanchezek agerraldia egingo du irailaren 3ko Kongresuko Osoko Bilkuran, Ceutako krisia dela eta
Sanchezek asteazken goizean eskatu du Kongresuan agertzea. Irailaren 9a proposatu du, ohiko bilkura-aldiko lehen Osoko Bilkurako data, baina 3an hitz egingo du azkenean. PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko eztabaidarako ordu gutxiren faltan ezarri da data.
Espainiako Gobernuak asilo legea eta atzerritarrei buruzko legearen erreforma onartu ditu, Ceutako migrazio-krisiaren ostean
Testuek "ikuspegi bermatzailea" dute eta migratzaileen giza eskubideak errespetatzen dituzte. Halaber, Espainiako esparru juridikoa Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunera egokitu dute.
Roblesek esan du CNIk bere lana egin zuela Ceutan, eta Marlaskak berretsi du ez zela "txostenik" egon
Defentsa eta Barne ministroek bertsio kontrajarriak eman dituzte uztailaren 30ean migratzaileak hiri autonomora sartu ziren egunaren bezperan gertatutakoari buruz.
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako hainbat batzordetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.