Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gijonek, Malagak eta Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Azken hilabeteetan zenbait hirik uko egin diote 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izateari. Nagusiki Espainian, Marokon eta Portugalen egingo da txapelketa —partida batzuk Argentinan, Paraguain eta Uruguain egingo dira—, eta zenbait hirik, hasierako baldintzak bete arren, atzera egin dute beren ekimenez. Bilbok eta Donostiak horren inguruko zalantzak agertu aurretik, Gijonek, Malagak eta Coruñak uko egin zioten Munduko Txapelketari, baldintza ekonomiko eta orokorrak zorrotzegiak zirela argudiatuta.
Duela bi hilabete eskas, Coruñak atzera egin zuen. “Antolaketa eta inbertsio eskakizunak” aipatu zituzten arrazoi nagusitzat; hala ere, Galiziako erakundeek bestelako kezka batzuk ere agertu zituzten: mugikortasunaren ingurukoak, tentsioak piztea hiriguneetan, zaleen arteko istiluak eta turistifikazioari zein gentrifikazioari lotutakoak.
Haien esanetan, testuinguru horrek espazio publikoaren kontrola galtzea ekar lezake, eta hori ez litzateke onargarria horrelako ekitaldi bat antolatzeko. Erakundeek zalantzan jarri zuten itzulkin erreala, kontuan izanda partidak sei estatuetako hiri ugaritan banatuko direla. Zabaldu zutenez, daukana baino dimentsio handiagoa egozten zaio Munduko Txapelketari.
Azpiegiturak eta zerga salbuespenak
Atzera egin duten hiriek nabarmendu dute FIFAk ezarritako baldintzak oso zorrotzak direla hainbat esparrutan. Hasteko, estadioek 40.000 ikusletik gorako edukiera izan behar dute; zelaiaren inguruan heliportu bat egon behar da, eta partida aurreko egunetan 24 orduz martxan arituko den aireportu bat gertu. Gainera, egoitzek FIFAren eskakizunak beteko dituzten lau entrenamendu zentro izan behar dituzte.
Dena den, zalantza gehien piztu dituzten baldintzak ekonomia- eta zerga-arlokoak izan dira. FIFAk ia erabateko zerga salbuespena eskatzen du, bai erakunderako, bai haren hornitzaileentzat eta izendatutako zenbait pertsonarentzat ere.
Horrez gain, tokiko erakundeek 100 milioi dolarreko asegurua sinatu behar du, nahiz eta FIFAk beretzat gordetzen duen kontratua eteteko eskubide esklusiboa. Ekitaldiaren publizitatea, bestalde, tokiko egoitzaren gain geratzen da, nahiz eta FIFAk hiriaren marka erabili ahal izango duen epe horretan. Futbola nazioartean kudeatzen duen erakundeak, orobat, kultur eta kirol ekitaldiak bertan behera uzteko ahalmena izango luke Munduko Txapelketa izango den egunetan (BBK Live jaialdia eta Jazzaldia bertan behera uzteko ahalmena izango luke, besteak beste).
Eragina segurtasunean
Segurtasunari dagokionez, operatibo guztiak egoitzen arduradun diren administrazioek ordaintzen dituzte. Horrenbestez, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen dispositiboak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Bilbo zein Donostiako udalen gain geratuko lirateke.
Azkenik, kezka eragiten du hilabete inguruz hiriko bizimodua nabarmen aldatzeak; izan ere, beste txapelketa batzuetan ez bezala, eragina ez litzateke egun gutxi batzuetara mugatuko.
Zenbait eragilek uste dute prezio handia ordainduko luketela, kontuan hartuta txosten batzuen arabera 1970etik hona Munduko Txapelketa bakarra izan dela errentagarria: 2018an Errusian egin zena. Andrew Zimbalist ekonomialariaren Circus Maximus liburuak ideia hori sakon aztertu du, hainbat Munduko Txapelketaren eta Olinpiar Jokoen eragina ikertu ostean.
Edonola ere, euskal erakundeek eta FIFAk laster erabaki beharko dute Bilbo eta Donostia egoitza gisa mantenduko dituzten ala aukera hori baztertuko duten. Aurreko Munduko Txapelketetan egoitzak lau urte lehenago iragarri izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.