AEBren eta Kubaren arteko tentsioa areagotu egin da Raul Castroren auzipetzearekin: Washingtonek hegazkin-ontzi bat jarri du Karibean
Auzipetzearekin batera esku-hartze militar baten mamua berpiztu da uhartean; izan ere, Nicolas Maduro ere auzipetu egin zuten Venezuelako operazio militarra abiatu aurretik.
Tentsioa gero eta handiagoa da Kuban. AEBk asteazken arratsaldean iragarri zuten Raul Castro auzipetu egin dutela, 1990eko hamarkadan ustez egindako hainbat deliturengatik, eta, segidan, Washingtonek mugimendu gehiago egin ditu.
AEBko Estatu idazkari Marco Rubiok mezu bat bidali zion bart Kubako herriari, agintari kubatarren "tutoretzarik gabeko harreman" bat abiatzeko deia eginez. Horrez gain, AEBko Gobernuak iragarri du Nimitz hegazkin-ontzia Karibeko uretan zabaldu duela, Kubari egindako presioaren erdian.
Nimitz hegazkin-ontzia
AEBko Armadak asteazken honetan jakinarazi du Nimitz hegazkin-ontzia Karibe itsasoan duela, Kubaren eta uharteko agintarien aurkako tentsioa, presioa eta mehatxuak gora egin duten honetan.
"Ongi etorri Karibera, Nimitz hegazkin-ontziko erasoko taldeari!", adierazi du AEBko Hegoaldeko Aginteak (SOUTHCOM) sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Bertan azaldu du USS Nimitz ontziak "munduko hainbat lekutan erakutsi duela bere gaitasun militarra", eta "Taiwango itsasartetik Persiako golkoraino egonkortasuna bermatu eta demokrazia defendatu" dituela.
Ondoren, AEBko aginteak adierazi du hegazkin-ontzi hori "prestutasunaren eta presentziaren eredua" dela, eta "parekorik gabeko irismena eta hilkortasuna" dituen tresna militarra dela. Era berean, ontziko hegazkin-unitatea, USS Gridley destruktorea eta USNS Patuxent hornikuntza ontzia goraipatu ditu.
Iragarpena Washingtonen eta Habanaren arteko adierazpen gordinen testuinguruan egin dute.
Rubioren hitzak
AEBk zigor gehiago ezarri dizkio Kubako Gobernuari, eta Marco Rubio Estatu idazkariak Kubako herriari proposatu dio "harreman berri" bat eraikitzea zuzen-zuzenean, agintari kubatarrak horren "tutore" izan gabe gabe. Rubioren arabera, agintariek "milioika dolar arpilatu" dituzte, besteak beste Grupo de Administración Empresarial S.A. (GAESA) enpresaren bidez; Kubako Indar Armatuen esku dagoen enpresa multzoa da hori.
"Zuek sufritzen ari zareten bitartean, enpresari horiek 18.000 milioi dolarreko aktiboak dituzte, eta Kubako ekonomiaren % 70 kontrolatzen dute (...) Dena pasatzen da haien eskuetatik", esan zuen, gaztelaniaz, sare sozialetan zabaldutako bideo batean.
Rubioren esanetan, "argindarrik, erregairik eta elikagairik ez izatearen benetako arrazoia da herrialdea kontrolatzen dutenek milaka milioi dolar arpilatu dituztela, eta diru hori ez dela herritarren mesederako erabili".
Auzipetzea
Azken orduetako gertakaririk esanguratsuena, hala ere, AEBko Justizia Departamentuak Raul Castro Kubako presidente ohia auzipetu izana da. Salatu dutenez, 1996an —Fidel Castro anaiaren Defentsa ministro zela— nazioarteko ureten zeuden erbesteratutako kubatarren Hermanos al Rescate erakundearen bi hegazkin zibil eraisteko agindua eman zuen. Eraso hartan hiru estatubatuar eta AEBn bizi zen pertsona bat hil ziren.
Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak salaketa hori interpretatu du Karibeko herrialdearen aurkako balizko eraso militar bat "justifikatzeko" saiakera gisa. "Horrek agerian uzten du inperioaren ordezkariek darabiltzaten harrokeria eta frustrazioa, Kubako Iraultzaren irmotasun hautsezina eta haren buruzagitzaren batasuna eta indar morala ikusita", adierazi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.