Israelek Flotillako ekintzaile solidarioak umiliatu egin ditu
Itamar Ben Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro ultraeskuindarrak argitaratutako bideo batek protesten erauntsia eragin du, ministroak atxilotuei emandako tratua dela eta.
Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministro ultraeskuindarrak bideo bat zabaldu du asteazken honetan. Bertan, Israelgo bandera astintzen eta nazioarteko ekintzaileen artean paseatzen agertzen da, Axdodgo portuan. Ekintzaileak eskuburdinekin eta belauniko ageri dira; izan ere, itsasontziak nazioarteko uretan atzemana izan ostean eraman dituzte bertara, ontzidi horrek Gazako Zerrendara iristeko asmoa zuen. Euskal Herriko hainbat herritar ere badaude atxilotuen artean.
"Horrela hartzen ditugu terrorismoari laguntzen datozela diotenak. Ongi etorri Israelera", adierazi du Ben Gvirrek sare sozialetan bideoarekin batera argitaratutako mezuan. Grabazioaren hasieran ikusten denez, hainbat agentek burutik heldu eta belauniko jartzera behartzen dute ekintzaile bat, eskuburdinak jantzita dituela, ministroa iristean "Palestina askatu" oihukatu duelako. Era berean, hainbat ekintzaile lurraren kontra burua makurtuta dutela agertzen dira, hainbat soldadu armatuz inguratuta.
Bideoak gaitzespen oldea eragin du mundu osoan, eta hainbat agintarik herrialde horrek atxilotuei emandako tratu bidegabea salatu dute. Europar Batasunak gogorarazi du ekintzailetza baketsua oinarrizko eskubidea dela eta atxilotutakoak ez direla "zigortutako gaizkileak".
Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak "izugarri eta duingabe" gisa kalifikatu du bideoa. Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak, berriz, Ben Gvirren aurkako zigorrak proposatuko dizkiola jakinarazi dio Europar Batasunari, "nazioarteko flotillako kideak umiliatzen" dituzten irudi "onartezinak" direla eta.
Bestalde, Saif Abukexek Sumud Flotilla Globaleko kideak, Israelek hamar egunez atxilo edukita deportatu duen ekintzaileak, ziurtatu du bideoak "Israelgo izaera kriminala" islatzen duela.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bere ministroaren jarrera gaitzetsi du, eta "Israelgo balio eta arauekin bat ez datorrela" adierazi du, nahiz eta Abukexekek adierazpen hori zalantzan jarri duen: "Ben Gvir ez da edonor, Gobernua ordezkatzen du, nahiz eta hainbat pertsonaren adierazpenak ikusten ari garen Ben Gvir bere kabuz egindako ekintza bat dela esanez. Israelgo armada ez da itsasora joaten ontziak atzematera inolako agindurik gabe”.
Europako herrialde ugarik Israelgo enbaxadoreei dei egin diete asteazken honetan, ekintzaileei emandako tratu iraungarria dela eta protesta egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.