Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981. urtea ezkero izandako kopururik handiena
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtean erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen egin ziren.
Amnesty Internationalen protesta bat. Argazkia: AI
Mundu mailan erregistratutako exekuzioak % 78 igo ziren 2025ean, 2.707ra, jakinarazi du astelehen honetan Amnesty Internationalek (AI), erakundeak 44 urtean erregistratutako kopururik handiena. Azaldu duenez, kopuru hori Iranek egindako exekuzioen zenbatekoak hauspotu du, herrialdeak iaz exekuzioak bikoiztu baitzituen.
"Igoera harrigarri" hori Heriotza zigorrak eta exekuzioak 2025 txostenean jasota dago, eta "beldurraren bidez boterea erabiltzea erabaki zuten gobernu gutxi batzuek" eragin dutela adierazi du AIk, eta Irango jarduera azpimarratu du, igoeraren erantzule nagusi gisa. Erregistratutako exekuzioen % 80 egin ziren han, zehazki 2.159, aurreko urtean lurralde horretan erregistratutakoa halako bi, eta hamarkadetan izandako exekuzio kopururik handiena da.
Giza eskubideen aldeko erakundeak ohartarazi du Txinak "exekuzio gehien egiten dituen herrialdea" izaten jarraitzen duela, nahiz eta datuak txostenean agertzen ez diren, hango agintariek datuok estatu-sekretutzat baitituzte. Erakundeak heriotza-zigorra indarrean duten 17 herrialdeetako datuak jaso ditu, aurreko urtean baino bi gehiago, "aboliziorako joera global etengabea" egon arren.
"Txina, Iran eta Ipar Korea, Saudi Arabia eta Yemen, Kuwait, Singapur eta Estatu Batuetatik hasita, gutxiengo lotsagarri hori heriotza zigorra beldurra hedatzeko, disidentzia itotzeko eta estatuko erakundeek egoera zaurgarrian daudenen eta gizarte-bazterreko komunitateen gaineko duten indarra erakusteko arma gisa erabiltzen ari da", adierazi du Amnesty Internationalen idazkari nagusi Agnes Callamardek komunikatu batean.
Saudi Arabian, heriotza droga-delituak zigortzeko erabili zen batez ere iaz, 356 lagun exekutatuta, 2024an baino 11 gehiago; Kuwaiten ia hirukoiztu egin zen kopurua (6tik 17ra), eta Egipton, ia bikoiztu (13tik 23ra).
Estatu Batuetan 47 pertsona exekutatu ziren 2025ean; eta aurreko urtean, berriz, 25 izan ziren. Singapurren kopurua 9tik 17ra igo zen.
Erakundeak, azken txosten honetan, zenbait herrialdetan, hala nola Aljerian, Kuwaiten eta Maldivetako uharteetan, droga-delituetarako heriotza-zigorraren erabilera zabaltzeko bultzada nabarmendu du: exekuzioen % 46 (1.257) "drogen aurkako gerraren" testuinguruan egin ziren.
"Heriotza-zigorrerako joera areagotu egin da, hainbat herrialdetako agintariek zigor krudel hori segurtasun publikoari eta delinkuentziaren aurka "gogor" jokatzeko politika faltsuei buruzko narratiben aitzakian baitarabilte, kontrola baliatzeko, estatuaren boterea proiektatzeko eta politikan puntuak berenganatzeko”, azpimarratzen du txostenak.
Burkina Fason, gobernuak iaz lege-proiektu bat onartu zuen "goi-traizioa", "terrorismoa" eta "espioi-ekintzak" zehatzeko heriotza-zigorra berrezartzea barne hartzen zuena; eta Txadeko agintariek batzorde bat eratu zuten gaiarekin lotutako auziak aztertzeko, berrezartzea barne.
Lau herrialdek heriotza-zigorra berrezarri zuten 2025ean (Japonia, Arabiar Emirerri Batuak, Hego Sudan eta Taiwan), eta "munduko gainerako herrialdeetan aurrerapausoak eman ziren (zigor mota hori abolitzeko), eta horrek itxaropena beldurra baino indartsuagoa dela erakutsi zuen", gaineratu du AIren oharrak.
Amnesty Internationalek heriotza-zigorraren aurkako lana hasi zuen 1977an, eta 16 herrialdek soilik zuten abolituta ordurako. Gaur egun, aldiz, 113 dira, munduko herrialdeen erdia baino gehiago, eta heren bat baino gehiago legean edo praktikan abolizionistak dira.
AIk hainbat iturritako informazioa baliatuta osatzen du urtez urte heriotza-zigorrari buruzko txostena; horien artean, eskuragarri dauden datu ofizialak, emandako sententziak, kondenatutakoen eta haien familien eta ordezkarien informazioa, komunikabideetako berriak eta, zehazten denean, gizarte zibileko beste erakundeen txostenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.