Zazpi zauritu, horietako lau larri, Modenan izandako auto harrapaketa batean
Atxikitzen saiatu den pertsona bati laban batekin egin dio eraso gidariak. Lekukoek baztertu egin dute istripua izan denik, "orduko 100 kilometro orduko abiaduran zihoalako autoa, Modena hirigunean".
Zazpi pertsona zauritu dira, horietako lau larri, Modenako (Italia iparraldea) hirigunetik abiadura handian zihoan ibilgailu batek harrapatuta. Gidaria, ihes egiten saiatu bada ere, atxilotu egin dute.
Harrapaketaren inguruan zabaldutako lehen datuen arabera, abiadura bizian zihoan autoko gidaria, eta hainbat oinezko harrapatu ditu Largo Porta Bolognan. Ondoren, denda bateko erakusleihoaren kontra egin du talka ibilgailuak.
Autotik irtetean, atxiki nahi zuen pertsona bat sastatzen saiatu da gidaria. Azkenean, baina, lortu du atxikitzea, polizia iritsi bitartean.
Zenbait komunikabideren arabera, 31 urteko italiar bat da atxilotua, jatorri marokoarreko familia batekoa bera. Serate herrian jaio zen, Bergamon, baina Modenan bizi da.
"Gertakariaren zergatia ikertu behar dugu, baina ekintza tragikoa da. Oso atsekabetuta nago. Oso gertakari larria da; atentatua izango balitz, are larriagoa", adierazi du sare sozialetan Modenako alkate Massimo Mezzettik.
Zazpi zaurituen artean lau oso larri daude. Emakume bat da larrien dagoena, egoera kritikoan eraman baitute ospitalera.
"Ez dakigu drogen eraginpean gidatzen ari zen edo nahita harrapatu dituen oinezkoak. Une honetan, polizia etxean dago, galdeketa erantzuten", gaineratu du alkateak.
Atxikitzea lortu pertsonak azaldu duenez, beste lauzpabost pertsonak lagundu diote gidaria harrapatzen. Azken honek, laban eskuan zuela, eraso egin dio, zauri arin batzuk eraginez.
Beste lekuko batzuek baztertu egin dute istripua izan denik, ibilgailua orduko 100 kilometro baino gehiagoko abiaduran zihoala arrazoituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.