Italia
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Dozenaka kanpadenda daude Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostuaren garestitzearen eta gastu militarraren igoeraren aurkako protesta gisa. Halaber, gazteek beren belaunaldiak dituen zailtasunak salatzen dituzte, hala nola eskola prekarietatea, hezkuntzarako eskubidearen murrizketak eta unibertsitateko alokairuen hazkunde neurrigabea.
Mobilizazio jendetsuak egin dituzte Italian, Portugalen eta Albanian bizitza garestitzearen eta etxebizitza krisiaren aurka
Oro har, manifestazio baketsuak izan dira Italiakoak, Poliziak hertsiki zainduak. Portugalen, Gobernuak etxebizitza krisiari emandako erantzun falta izan dute jomugan manifestariek. Albanian, egunak daramatzate ikasleek protestan, eta gaur ere aurrez aurrekoa izan dute Poliziarekin.
Italiak premiazko laguntza dekretua onartu du erregaien garestitzea leuntzeko
Bizitzaren garestitzearen aurkako protestak Europako hainbat herrialdetan ari dira gertatzen. Italian, gazteek eta hainbat taldek deitutako protestei, garraiolarien greba gehitu zaie eta hornigai falta somatu dute. Ondorioz, Meloniren Gobernuak amore eman du eta diru-laguntzak emango dituela onartu du.
Gazteei eta segurtasunari buruzko doktrina gogortu du Italiak, herrialdeko istiluak geldiarazteko
Adin txikikoak modu prebentiboan atxilotzeko aukera onartu du eta protestetan indarkeria erabiltzea delitu gisa tipifikatu du.
Bizitzaren garestitzearen aurkako protesta bortitzak izan dira Italian eta Albanian
Georgia Meloni Italiako presidenteak bilera deitu du gaurko, ordena publikoa aztertzeko asmoz. Albanian, presidenteak ohartarazi du "protestek arriskuan" jartzen dutela "Albania Europar Batasunean sartzea".
Angelusa gidatu du berriro aita santuak Vatikanoan
Leon XIV.a aita santua Vatikanoan agertu da berriro, biriketako adenokartzinoma bat kentzeko urriaren 13an ebakuntza egin ostean. "Fase zail hau gaindituta, orain nire jarduerari ekingo diot pixkanaka", iragarri du. Halaber, jasotako babesa eskertu du.
Leon XIV.a aita santua ospitaletik atera da
Aita santua oinez atera da Erromako Gemelli erietxetik, irribarretsu eta bertaratutakoei diosala eginez. Bihar angelusaren otoitza gidatuko du Vatikanoan.
Eskoletan ikasgela bakoitzeko gehienezko atzerritar kopurua mugatzeko legea iragarri du Melonik
Eskolan integratzeko arazo larriak dituzten ikasle atzerritarren gurasoei italiera ikasteko eskatuko die, eta burkaren eta hiyabaren debekua ezarriko du ikastetxeetan.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Kongotik itzuli berri den gizon bat isolatu dute Sardinian (Italia), ebola izan dezakeelakoan
Gizona Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburutik itzuli zen atzo, larunbata, Erroman lurreratu zen hegaldi batean, eta, ondoren, beste hegaldi bat hartu zuen Sardiniara. Egun batzuk zeramatzala sukarrarekin jakinarazi zuen bertan.
Zazpi zauritu, horietako lau larri, Modenan izandako auto harrapaketa batean
Atxikitzen saiatu den pertsona bati laban batekin egin dio eraso gidariak. Lekukoek baztertu egin dute istripua izan denik, "orduko 100 kilometro orduko abiaduran zihoalako autoa, Modena hirigunean".
Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Trump, Italian eta Espainian dituen tropa estatubatuarrak erretiratzeaz: "Zergatik ez nuke egin behar?"
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ustez, Europako herrialde batzuek ez diote lagundu behar izan duenean, Washingtonek Ukrainako gerran lagundu arren, AEBrekin "zerikusirik" ez badu ere.
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat bidetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiralean Milanen (Italia), tranbia bat bidetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.
Nils eta Oriana ekaitzek kalte handiak eragin dituzte Europa hegoaldean
Azken orduetan Nils eta Oriana ekaitzek uholdeak, 150 km/h-tik gorako haize-boladak eta milaka pertsona argindarrik gabe utzi dituzte Europa hegoaldean. 2026. urtea hasi denetik inpaktu handiko bederatzi ekaitz iritsi dira Europara.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.