Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Italiako Gobernuak Espainiarekiko etenda mantenduko du Shengen akordioa, eta herrialde horretatik jasotzen dituen bidaiariei kontrolak egiten jarraituko du, abuztuaren 15era arte behintzat. Ohartarazi duenez, "segurtasun nazionalaren eta mugen kontrolen aferan, ez dugu atzerriko ultimatum edo inposiziorik onartzen".
Meloniren gobernuaren arabera, akordioaren etena "EBko tratatuetan onartutako behin-behineko neurria da. Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu berriro egoera".
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroaren bulegoak kaleratutako oharrak dio "arrisku terrorista" ikusita hartu dutela neurria. Azaldu duenez, "segurtasuneko arriskuak eta arrisku terroristak ez daudela bermatu arte, Europara sartu nahian migratzaile olderik ez dagoela egiaztatu arte, ez dugu egoera berriro aztertuko".
Dena dela, Italiaren hitzetan, neurri horrek "ez dio Espainiako herrialde lagunarekin duen harremanari kalte egiten", eta Madrilekin "elkarrizketa eraikitzailea" izateko prest azaldu da.
Igandera arteko epea, Espainiak
Aurrez, Espainiako Gobernuak galdea egin dio Schengen akordioa berriro ezartzeko eta mugetan kontrolak egiteari uzteko. Igandera arteko tartea eman dio, eta, erantsi duenez, hori egin ezean, "Espainiak neurri proportzionalak hartuko ditu bere interesak eta herritarron duintasuna babesteko”.
Ceutako migrazio krisia lehertu eta gutxira, abuztuaren 1ean, Italiako Gobernua mugetan kontrolak jartzen hasi zen, Europar Batasuneko Schengen akordioa bertan behera utzita. Jarrera aldatzeko eskatu dio Espainiak, eta “Espainiako herritarrak gainerako europarren pare tratatzeko”. Horrek, Moncloaren hitzetan, “milaka bidaiariren mugikortasunari egin dio kalte, eta ziurgabetasun juridikoa sortu du uda opor betean”.
Moncloaren esanetan, “azken urteotan aurrekaririk ez duen neurria” da Italiak hartutakoa. Espainiako Gobernuaren ustez, Italiak aurrez abisua eman barik, alde bakarrez eta argudio faltsuak erabilita hartu zuen erabakia.
Hori horrela, argi utzi nahi izan du Ceutara modu irregularrean sartu ziren migratzaileak ez zirela Schengen eremuan sartu, ezta sartuko ere (Ceutak erregimen berezia du). Gainera, nabarmendu du Marokotik hiri autonomora sartu ziren gehienak Marokora itzuli direla, eta Italia dela, Frontex agentziaren arabera, azken urteotan sarrera irregular gehien izan dituen estatua (Espainiak halako bi jaso ditu). Are gehiago, Espainiako Gobernuak gogora ekarri duenez, 2022tik Italiak ez du Dublingo Akordioa betetzen, eta urraketa horrek gainerako estatu kideei aparteko presioa eragin die.
Horrenbestez, Sanchezen gobernuaren aburuz, Italiaren erabakia bidegabea, Europar Batasunaren interesen kontrakoa eta Espainiako herritarrekiko baztertzailea da.
Adingabeen banaketa erkidegoen artean
Bestalde, Sira Rego Espainiako Gazteria eta Haurtzaro ministroak iragarri du Ceutara heldutako 1.342 adingabeak “datozen asteotan” birkokatuko dituztela.
Prentsaurrekoan azaldu duenez, adingabe horiek “modu solidario eta nahitaezkoan” hartzeko diru partida prestatu dute erkidegoentzat. Haurtzaroaren sektore arteko batzordea deituko dute datorren astean, eta konferentzia, abuztuaren amaierarako. "Diru partida hori lehenbailehen aktibatu nahi dugu, erkidegoen arteko banaketa egin ahal izateko”, adierazi du.
Hain justu, Eusko Jaurlaritzak asteon eskatu dio Espainiako Gobernuari “agortu dezala adingabe horiek euren familien artera itzultzeko bide administratiboa”. Gainera, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak adierazi du EAEk bere baliabideak “gainezka” dituela eta balizko lekualdatze bat aurrez Jaurlaritzarekin adostu beharko litzatekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behinean aske geratu da Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratuko dute gaur Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egingo dute igande honetan, 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izango ditu.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Azpeitiko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat tokitan miaketak egin dituzte egunotan. Ustezko hiltzaileak, 43 urteko gizon batek, bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta soinean zeraman su-arma labur bat konfiskatu zioten.
Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko
Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Ondarroan atxilotu dute Azpeitiko ustezko hiltzailea
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotilla ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.