MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Armada bidaliko du Ceutara, sortu den "migrazio-krisian laguntzeko"

Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Marokotik Ceutarako muga, kontrolik gabe. Horietako asko, Tarajal kai muturretik sartu dira, batzuk igerian eta beste batzuk kostaldetik oinez. Bertako agintariek emandako datuen arabera, gutxienez, 18 migratzaile hil dira. 

Iragarkia
ceuta migrantes migrazioa
18:00 - 20:00

Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Castillejos (Maroko) eta Ceuta (Espainia) arteko muga. Argazkia: EFE

Migrazio-krisia lehertu da Ceutan, azken orduotan milaka pertsonak Maroko eta Ceuta arteko muga kontrolik gabe zeharkatu ondoren. Azken aste honetan 2.000 herritar baino gehiago iritsi direla esan dute hango agintariek, gehienak, gazteak. 

Egoerari buruz hitz egiteko, Espainiako eta Marokoko gobernuek bilera egin dute eguerdian. Besteak beste, adostu dute Ceutara legez kanpo sartu diren herritarrak berehala kanporatzea eta Marokora itzularaztea. Bi herrialdeen arteko koordinazioa indartzea ere erabaki dute, halako egoeren aurrean erantzun bateratuak emateko. 

Agiri batean, Barne Ministerioak nabarmendu du Marokorekin duten elkarlana "eredugarria" dela alor guztietan, baita, migrazio gaietan ere, eta pertsonen legez kanpoko salerosketa sareen jarduna salatu du. 

Testuinguru horretan, Barne eta Segurtasun ministerioek arratsaldean jakinarazi dute Armada bidaliko dutela Ceutara, Guardia Zibilari "laguntzeko" eta hiriko "segurtasuna bermatzeko". 

Azken datuen arabera, gutxienez 18 migratzaile hil dira, Espainiara iritsi nahian. 

Larrialdi egoera

Bestalde, Ceuta Hiriko Bozeramaileen Batzordeak —PP, PSOE, Vox, MDyC eta  Ceuta Ya! taldeek osatzen dute—, Marokoko muga ixtea ere eskatu du, "premiaz eta berehala". Espainiako Armada bertaratzea galdegin du, egoerari aurre egiteko. Harrera zentroak gainezka daudela eta segurtasun neurriak areagotzea beharrezkoa dela nabarmendu dute. 

Halaber,  Juan Vivas Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "larrialdi egoera" ezartzeko eta aginte bakarra hartzeko, eta horrekin batera, "lasaitasun mezua" igorri die herritarrei. "Ez da Ceutak hala egoera bati aurre egiten dion lehen aldia. Aurrekoetan bezala, heldutasun eta elkartasun eredu izango gara. Elkarrekin eta batuta aurre egingo diogu egoerari", esan du. 

Barne Ministerioaren erantzuna

Azken horren inguruan, berehala etorri da Espainiako Gobernuaren erantzuna. Ez dute larrialdi egoera ezarriko Ceutan, eta ez du aginte bakarra hartuko. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak azaldu duenez, hondamendi naturalak eta teknologikoak ematen direnerako aurreikusita dagoen mekanismoa da larrialdi egoeraren deklarazioa, eta ez migrazio krisietarako. 

Halere, ziurtatu du Espainiako Gobernuak eskura dituen baliabideak indartuko dituela, egoera bere onera ekartzeko. 

Gaur goizean, Grande-Marlaskak Vivas presidentearekin hitz egin du, eta bihar goizean Ceutara joango dela iragarri du, egoera bertatik bertara ikusteko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X