Albiste dira
EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduren arabera "kezkagarria da" hainbat erakundek hizkuntza eskakizunetan "atzera egitea"

Koalizio abertzaleak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken Lan Eskaintza Publikoan hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten plazen kopurua % 89tik % 66ra murriztu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, % 85etik % 54ra.

Josu Aztiria EH Bildu

Josu Aztiria EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EH Bildu

EH Bilduren iritziz, "kezkagarria da" euskararen aurkako oldarraldiaren ondorioz hainbat erakundek beren lan eskaintza publikoetako hizkuntza eskakizunetan atzera egin izana. Datuak eman ere eman ditu koalizio abertzaleak, eta, horien arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten plazen kopurua % 89tik % 66ra murriztu du eta Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, % 85etik % 54ra.

Jaitsiera horren atzean "segur aski" euskararen aurkako oldarraldia dagoela uste du Josu Aztiria EH Bilduren legebiltzarkideak. 

Aztiriak azaldu duenez, erabaki horiek Enplegu Publikoaren Legea aldatu aurretik landu ziren; izan ere, lege aldaketa garatu behar duen dekretua oraindik lantzeko dago. Hala ere, "joera kezkagarria" dela azpimarratu du. 

"Alde batetik, orain arte egindako bidean eta lortutakoan atzera egitea delako, izan ere, hizkuntza eskakizuna erdietsita zuten lanpostuak atzeratu egiten dira; bestetik, urteetan egindako esfortzu handiari ez zaiolako jarraipenik ematen; eta, azkenik, de facto administrazioan euskararen normalizazioan eta hizkuntza eskubideen bermean atzera egiten delako", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X