Nola baloratuko da euskararen ezagutza enplegu publikoan lege berriarekin?
Eusko Legebiltzarrak onartutako lege-aldaketak aukera emango du euskararen ezagutza lanpostua eskuratu ondoren egiaztatzeko, eta sistema berri bat ezarriko du hizkuntzaren ezagutza eskatuko duten lanpostuen kopurua kalkulatzeko.
Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan onartu duen Enplegu Publikoaren Legearen erreformak aldaketa kualitatibo garrantzitsua dakar Administrazio publikoan euskararen ezagutza egiaztatzeko sisteman. Gako nagusia ez da euskararen eskakizuna izango duten lanpostuen kopurua handitzea, baizik eta, segurtasun juridikoa bermatzeko asmoz, azken hamarkadetan erabili den formula egokituko dela.
Berez, lege-testuan aldaketa txikia dakar: artikulu bakarra moldatzen du. Hala ere, aldaketa horrek Administrazio bakoitzean euskararen nahitaezko eskakizuna izango duten lanpostuak kalkulatzeko sistema berria ekarriko du, eta orain arte indarrean egon den eredua atzean utziko da. Horrekin batera, zenbait kasutan, euskararen ezagutza egiaztatzeko aukera izango da lanpostua eskuratu ondoren
Ekimena EAJk sustatu du, eta EH Bilduren abstentzioari esker onartu da. Koalizio subiranistak jeltzaleen proposamena babestearen truke adostu du legea indarrean sartu ondoren jarraipen-talde bat eratzea, erreformaren eraginkortasuna ebaluatzeko.
Helburua izango da aztertzea ea arau berriak benetan segurtasun juridikoa ematen dion euskarari Administrazioan. Izan ere, azken urteotan epaitegiek behin eta berriz baliogabetu dute euskararen eskakizuna Administrazioan, eta hortik etorri zen, hain zuzen, lege aldaketa sustatzeko ekimena.
Hiru urteko jarraipena egingo da, eta, epe hori igarota, erreformak espero den emaitza eman ez badu, legea berriro aldatzeko aukera aztertuko da. EH Bilduren arabera, kasu horretan Galizian eta Katalunian indarrean dauden ereduen antzeko sistema baten alde egingo lukete.
Orain arteko sistema
Lege-aldaketaren benetako garrantzia ulertzeko, lehenik eta behin, orain arte indarrean egon den sistema ulertu behar da. Euskararen ezagutza egiaztatzeko eskakizuna Administrazioan bi irizpide nagusitan oinarritu izan da azken hamarkadotan.
Lehenengoa derrigortasun-indizea deiturikoa izan da. Portzentaje horrek administrazio bakoitzean zenbat lanpostuk izan behar duten nahitaezko hizkuntza-eskakizuna zehazten du. Indize hori udal bakoitzerako, lurralde historiko bakoitzerako eta Euskadi mailan kalkulatzen da, herritarren euskararen ezagutzan oinarritutako formula matematiko baten bidez: euskal hiztunen ehunekoa eta ia euskaldunen ehunekoaren erdia gehituta.
Formula horri esker, hizkuntza-eskakizunak toki bakoitzeko errealitate soziolinguistikora egokitzen dira. Esaterako, udalerri euskaldun batean, Errezilen, esaterako, derrigortasun-indizea % 95 ingurukoa da (euskararen ezagutza % 93koa da, eta iaeuskaldunak % 4 dira); Oionen, berriz, % 32 ingurukoa. Antzeko kalkuluak egin izan dira lurralde historikoetan ere: Bizkaian % 48koa da indizea, Gipuzkoan %66koa, Araban %41ekoa eta Euskadi osoan %53koa.
Horrez gain, lanpostu bakoitzean eskatzen den hizkuntza-maila (B1, B2, C1...) kasuan kasukoa da. Maila hori lanpostuari dagozkion zereginen arabera ezartzen da, eta, horrela, ez zaio hizkuntza-gaitasun bera eskatzen txosten teknikoak idatzi behar dituen langile bati eta zeregin kualifikaturik egin behar ez dituenari.
Sistema berria
Erreformaren berrikuntza nagusia da derrigortasun-indizeak ez duela aurrerantzean erreferentzia orokor eta automatiko gisa funtzionatuko. Legearen idazketa berriak indizearen aplikazio zuzena alboratzen du, eta etorkizuneko dekretu baten esku uzten du administrazio bakoitzak bere derrigortasun-indizea zehazteko oinarriak ezartzea.
Dena dela, dekretuak kontuan hartzen jarraituko ditu administrazio bakoitzaren errealitate soziolinguistikoa eta lanpostu bakoitzaren eginkizunak. Horrenbestez, udalek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak berak izango dute beren hizkuntza-beharrak zehazteko ardura, etorkizuneko araudiak ezarriko duen markoaren barruan.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, sistema berriak aukera emango du hizkuntza-profilak administrazio bakoitzaren benetako beharretara hobeto egokitzeko eta azken urteotan epaitegiek egindako oharrak kontuan hartzeko.
Erreformak beste berrikuntza garrantzitsu bat ere jasotzen du enplegu publikoaren eskaintzei dagokienez. Administrazioek derrigoratsun-data geroratua duten lanpostuak eskaini ahal izango dituzte. Horri esker, hautagai batzuek lanpostua lortu ahal izango dute hasiera batean eskatutako hizkuntza-maila egiaztatu gabe.
Kasu horietan, funtzionarioak epe jakin bat izango du dagokion hizkuntza-eskakizuna eskuratzeko, eta administrazioak berak prestakuntza eta baliabideak eskaini beharko dizkio helburu hori lortzeko. Helburua enplegu publikorako sarbidea malgutzea da, lanpostu bakoitzari dagozkion hizkuntza-eskakizunak gerora betetzeari uko egin gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kirolgunean kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolpean izatea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan inguru horretara joan beharko dute, eremua hozteko eta garrak berriro piztu ez daitezen zaintzeko. Larunbatera begira, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak arroaren ia osoan bat-bateko ur-goraldien arriskuaz ohartarazi du
Ostiral arratsaldean, honako hauek dira eraginak jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castelloko probintzia.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatzea" saihesteko.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea berriz ere atrakzioz bete da
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-denda, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazko jokoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.
Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz begietako arazoak izan dituztelako
Ostiral honetan, 70 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
'Sokamuturra Ez' taldeak probara ez joateko eskatu du Getxon, eta "animalien sufrimendurik gabeko" jaien alde egin du
Sokamuturra ordezkatzeko jai batzordearekin negoziatzen saiatu dela esan, eta "parte-hartzea ezin da sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko aitzakia izan", nabarmendu du elkarteak.
Espainiak eta Marokok mugak blindatu dituzte larunbatean izan litekeen etorrera masibo baten aurrean
Ceuta eta Melilla hiriek segurtasuna indartu dute muga zeharkatzeko deialdien aurrean. Rabatek ere gogortu ditu neurriak, Castillejosen hesi eta kontrol gehiago ezarrita.