Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak 1.806 milioi euroko aurrekontuak proposatu ditu, erdia Gizarte Ekintzara bideratzeko
2026koekin alderatuta, % 5 igo dituzte aurrekontuak. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, lurraldea "indartsu dago, etxeko lanak eginda ditu eta inoiz baino enplegu gehiago dauka".
Bilbo eta Leioa lotuko dituen Itsasadarraren Bulebarra azaroan irekiko da
Leioan 500 metroko tarte bat dago egiteke, azpiegiturak lotura izan dezan Getxoko ibilbidearekin.
788,5 milioi euroko plana onartu du Bizkaiak Metro Bilbao modernizatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana finantzatuko dute proiektua. Metroko 37 tren zaharrenak berrituko dituzte, edukiera % 12 handitzeko eta segurtasuna nahiz gorabeherei erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Ekintzaile bat Artatza parkeko zuhaitz batera igo da, itsasadar azpiko tunelaren proiektua salatzeko
Maputxe ezizenez ezaguna den ekintzaile ekologista zuhaitz batera igo da Leioako Artatza parkean, itsasadarraren azpitik igaroko den tunelaren obrak ingurumenean izango dituen ondorioak salatzeko. Tunelak Getxo eta Portugalete lotuko ditu ur azpitik. ETB2ko En Jake saioak ekintzailearekin hitz egin du.
Bengoetxeak Etxanoberekiko abantaila sendotu du EAJren Bizkaiko diputatu nagusia aukeratzeko bozketan
Lehendakariordea bi egunetan gailendu da 69 udal batzarretan; egungo foru agintariak, ordea, 19 batzarren babesa jaso du.
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Besteak beste, akordioak aurreikusten du zergak jaitsiko zaizkiela gazteei etxe bat alokatzen dieten jabeei edo etxea erosten duten gazteei, eta igo egingo zaizkiela hirugarren etxebizitzatik aurrera erosketa bat egiten duten jabeei.
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Bizkaiko ahaldun nagusiak zehaztu duenaren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin (PFEZ) bildutakoa % 5,7 igo da, eta Sozietateen gaineko Zergarekin bildutakoa, berriz, % 23,2.
Bengoetxeak Etxanobek baino babes handiagoa lortu du bozketaren lehen egunean, baina biak bigarren itzulira pasako dira
Biek ala biek babes nahikoa lortu dute EAJren barne prozesuaren bigarren itzulira pasatzeko. Prozesu horretan, 2027ko maiatzeko hauteskundeetan foru erakundearen buru izateko hautagaia aukeratuko dute oinarriek.
EAJren oinarriek gaurtik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldungai nagusi direla
Lehen itzulia gaur hasiko da, eta igandera arte iraungo du, hilaren 25era arte. Bizkaiak izango du hautagaitzarik lehiatuena, Etxanobek ez duelako baztertu, oinarriek proposatuz gero, prozesuan aurrera jarraitzea.
Elixabete Etxanobe: “Hautagaitzak erabakitzeak bere bideak dauzka eta nik errespetuz jokatuko dut”
Finantzen Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren egin den prentsaurrekoan, Bizkaiko Diputatu Nagusiak saihestu egin du hurrengo foru hauteskundeetarako EAJren hautagaitzei buruzko galderei erantzutea. Etxanobek azpimarratu du Bizkaiko Diputatu Nagusi gisa dituen eginkizunetan "zentratuta" dagoela, eta hautagaitzen aukeraketak "bere bidea jarraituko" duela eta "errespetuz" jokatu nahi duela.
EAEko ogasunek inoiz baino diru gehiago bilduko dute aurten eta % 3ko deflaktazioa aplikatuko dute errenta zergan
Finantzen Euskal Kontseiluak baieztatu du zerga bidezko diru bilketa aurreikusi baino % 1,1 handiagoa izango dela aurten. 2027ari begira, 22.681 milioi euro biltzea aurreikusi dute.
Iñigo Ansola: "Ahaldun nagusi izateko hautagairik onena proposatu du BBBk. Ez dut beste ezer esateko"
EITBri egindako adierazpenetan, Ibone Bengoetxea Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagairik onena dela esan du Iñigo Ansola BBBko presidenteak. Barne prozesuaren aurrean errespetua eskatu du Ansolak, eta EAJren azken hitza errespetatuko duela adierazi du.
Etxanobe: "Ez ditut ezagutzen aldaketaren arrazoiak; martxoan Ansolak hautagai izatea proposatu zidan"
EAJren BBBk atzo erabaki zuen Ibone Bengoetxea proposatzea Bizkaiko ahaldun nagusi izateko, Elixabete Etxanobe egungo agintaria albo batera utzita. Etxanobek atzo bertan jaso zuen horren berri.
Bengoetxea: 'Ohorea eta erantzukizuna da, baina orain EAJren barne prozesua errespetatu behar dugu'
Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehendakariordeak adierazi duenez, "ohorea eta erantzukizuna" da Bizkai Buru Batzarrak Bizkaiko ahaldun nagusirako proposatzea, Elixabete Etxanobe ordezkatuz.
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak, EEEk eta PreZerok osatutako aliantza publiko-pribatuak jarri du martxan proiektua. Gune berean egingo da prozesu osoa, hondakin organikoaren tratamendutik gas sarean injektatzeko prestatutako biometanoa lortzeraino.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.
EAJk eta PSE-EEk adostutako zerga neurriek ez diete herritarren beharrei erantzuten eta "makillaje ariketa" dira, EH Bilduren iritzian
PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.