PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Teresa Laespadak iragarri du PSE-EEren primarioen prozesura aurkeztuko dela, hirugarren aldiz Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai izateko 2027ko maiatzerako aurreikusita dauden Udal eta Foru Hauteskundeetan.
Bizkaiko Sozialisten Batzorde Probintzialak goizean egin duen bilerarekin eman dio hasiera primarioen prozesuari, foru erakundeko eta udal nagusienetako hautagaiak erabakitzeko.
2019an eta 2023an ere, Laespada izan zen sozialisten hautagaia ahaldun nagusi izateko. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Goizeko bileran bere asmoen berri eman duenean, politikari bilbotarrak esan du Bizkaia "bidezkoa, orekatua eta solidarioa" eraikitzen jarraitzeko "gogotsu" dagoela.