Migrazio-krisia Ceutan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutaren aldeko elkarretaratzean hainbat kazetarik jasandako erasoak gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailearen hitzetan, "gure gizartearen adierazpen gorenetako bat informazio askatasuna da, atzo muturreko elementuek bortxatu zutena".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak "gaitzetsi egin nahi ditu atzo kazetariek, tartean RTVEkoek, jasan zituzten eraso fisikoak eta irainak". 

Ceutaren aldeko elkarretaratzea izan zen asteazken honetan Iruñeko Udaletxe plazan, Movimiento Civico del Pueblok deituta eta PPk eta UPNk babestuta, eta horretan lanean ari zirela, hainbat kazetarik (tartean, RTVEkoak eta EFEkoak) eraso fisikoak eta irainak pairatu zituzten.

Prentsaurreko baten ostean, Remirezek adierazi duenez, "gizarte demokratiko baten funtsezko oinarria elkarbizitza eta askatasuna dira, eta horren adierazpen nagusietako bat informazio-askatasuna da, eta atzo muturreko elementuek bortxatu egin zuten hori".

Nafarroako Gobernuak ere "deitoratu" egin ditu "atzo Espainiako Gobernuko presidentearen aurka botatako irain larriak". "Guk, Gobernu gisa, errespetatzen dugun kritika politiko legitimoa gainditzen dute irain horiek", gaineratu du.
  
"Zoritxarrez, gure susmoak baieztatu egin ziren. Ceutarekiko ustezko elkartasunean, Ceutako herriarekin zerikusirik ez zuen interes alderdikoia ezkutatzen zen, bertaratutakoen zati batean behintzat", jarraitu du.

Demokrazia eta elkarkidetza gabezia

Remirezen ustez, "edozein ordezkari edo erakunde demokratikok ezin du, besterik gabe, atzo gertatutakoa kasu eman gabe utzi; izan ere, Zuzenbidezko Estatu demokratikoaren sendotasunarekin garaiz geldiarazten ez badira, okerrera egingo du egoerak, demokrazia eta elkarbizitza gabezi argiak dituen gizarte baterantz".

UPNko eta PPNko ordezkariak elkarretaratzean egoteari buruz galdetu diotenean, Remirezek erantzun du "birimmigrazioa" hitza zeraman pankarta baten atzetik ordezkari horiek ikustea "oso kezkagarria" dela.

Remirezen arabera, "oso tamalgarria izan zen kazetarien aurrean egindako erasoen aurrean, UPN eta Alderdi Popularra diren indar demokratikoen ordezkari politikoak zirkinik egin gabe egotea, ez dut Voxi buruz ezer esango, ez baitut ezer espero muturreko indar horren partez".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X