Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxegabeen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxegabeen gaia ez delako "hiri bakar baten auzia".
Jon Insausti Donostiako alkatea udalerri mugakideekin bilduko da ostegun honetan, Donostialdean etxerik gabe dauden pertsonen auziari aurre egin eta estrategia bateratuak koordinatzeko asmoz. Hitzorduan Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalek —guztiak EH Bilduren esku— eta Lasarte-Oriakoak —alkate sozialistarekin— hartuko dute parte.
Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan, alkate donostiarrak adierazi du aipatutako udal guztiek ondo erantzun dutela. "Badirudi etxerik gabeko pertsonen inguruko fokua Donostian bakarrik dagoela jarrita", baina "hiri batetik harago doa” arazoa da, "globala da", adierazi du alkate jeltzaleak.
Eskualdeko zinegotziak biltzeko ekimenaren bitartez, azaldu duenez, "lobby moduko bat" osatu nahi du "errealitateen berri elkarri emateko", ekintza "koordinatuak" garatu ahal izateko eta, era berean, "beste erakunde batzuei gauzak planteatzera elkarrekin jotzeko", hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
"Afari solidarioen" afera
Insaustik berriz ere baztertu ditu Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformaren “afari solidarioa”» debekatzeko hartutako erabakiagatik jasotako kritikak. Halaber, ukatu egin du Udaltzaingoak arratsaldero ogitartekoak banatzen dituzten boluntarioak kontrolatzen dituenik.
Ildo horretan, atzo bertan Hiritarron Harrera Sarea kolektiboak alkateari "solidaritatea kriminalizatzea" leporatu zion, eta aurten hirian etxerik gabeko zazpi pertsona hil direla adierazi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik