Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Gasteizen, joan den ostegunean, Ataca elkarteak deitutako protesta. Argazkia: Europa Press
Bazka Mahaia bigarrengoz bilduko da astearte honetan. Eusko Jaurlaritzak eta abeltzainek berriro mahai gainean aztergai izango dituzte lehorteari aurre egiteko neurriak.
Oraingo honetan, giroa oso gaiztotuta dagoela eta protesta giroan elkartuko dira bi aldeak. Izan ere, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak joan den astean egindako iragarpenak nekazari eta abeltainen haserrea eragin du: Diario Vasco egunkarian egindako elkarrizketan, hark jakinarazi zuen Jaurlaritzak ez duela bazka erosketa bateratua sustatuko, datozen hilabetetarako nahikoa elikagai omen dute eta tokiko hornitzaileek. Horrekin batera esan zuen 4.000 bat ustiategiri helarazi diotela abereen elikagaien prezioen eta neurrien inguruko informazioa.
Azken egunotan, ENBA, EHNE eta UAGA nekazaritza-sindikatuek gogor kritikatu dute Gasteizko gobernuaren jarrera, eta "lehorte historikoari" aurre egiteko berehalako neurriak eskatu dituzte. Barredo sailburuaren dimisioa ere eskatu zuen UAGAk, "jarrera arduragabea" duela iritzita.
Ataca elkarteak ere —Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea—, bere egonezina azaltzeko, traktoreak kalera ateratzeko deia egin zuen joan den astean, eta erantzun zabala izan zuen Gasteizen egindako protestak. Euskal Autonomia Erkidegoa lehorte-eremu izendatzea eta abereen elikadura bermatzeko bideak aktibatzea nahi dute.
Uztailaren amaieran, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia deitu zuen Eusko Jaurlaritzak. Aldundiek, askotariko nekazaritza elkarteek eta tokiko erakundeek osatzen duten lantaldea da, eta tenperatura altuak eta lehorteak abeltzaintzan eta nekazaritzan eragiten ari diren ondorioak aztertu zituzten.
Hitzordu hartan, bi erabaki hartu zituzten: Bazka Mahaia deitzea, erosketa bateratuak egiteko aukerak aztertzeko, eta Uraren Mahaia biltzeko eguna ere ezartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.
2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Bizi programan, suizidioa prebenitzeko
Osasun Sailak ekimen berriak jarri ditu martxan Euskadin suizidioaren aurrean, hala nola familiei eta irakasleei zuzendutako online prestakuntza bat, alerta-seinaleak garaiz detektatzeko. Suizidio-saiakera berrien jarraipen-protokoloak, berriz, 4.000 pertsona inguru artatu ditu jada.
Osakidetzako sindikatuek bost greba egun deitu dituzte urritik abendura bitartean
Osakidetzako langile guztientzako lan-baldintza hobeak aldarrikatuko dituzte. Urriaren 30ean eta abenduaren 14an greba egitera daude deituta Osakidetzako langile guztiak, abenduaren 9an Arabakoak, abenduaren 10ean Bizkaikoak eta abenduaren 11n, berriz, Gipuzkoakoak.