LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak

Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak. 

residencias navarra convenio erresidentziak hitzarmena nafarroa


REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE NAVARRA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

31/8/2026

Mari Carmen Maeztu sailburua sindikatuetako eta patronaleko ordezkariekin, hitzarmena sinatu ondoren. Argazkia: Europa Press

Nafarroako adinekoen egoitzetako langileek lan-hitzarmen kolektiboa izango dute aurreneko aldiz. UGT, LAB eta CCOO sindikatuek gaur izenpetu dute ituna LARES eta ANEA patronalekin, eta zahar-etxeetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die. 

ELAk ez du babestu akordioa, uste baitu ez duela bermatzen langileek erosahalmena ez galtzea. Sindikatu horren hitzetan, soldata igoerak urteko KPI indizearen araberakoak izatea eskatu dute, baina gainerako zentralek ez dute irizpide hori hitzarmenean sartzearen alde egin. 

Agiri banatan, sinatzaileek azaldu dute langileen borrokaren eta sindikatuen lanaren emaitza izan dela hitzarmena, bost urte baino gehiago iraun duten negoziazioen ondoren. Esan dutenez, lau urteko iraupena izango du, eta tarte horretarako langileen baldintzak hobetzea adostu dute patronalarekin. 

Besteak beste, lehendabiziko urtean, maila baxueneko kategorietan % 22rainoko soldata igoerak izango dira, eta % 12koa, gainerako urteetan. Modu horretan, 1.425 euroko gutxieneko soldata bermatuko da. 

Lan-orduak ere murriztuko dira, pixkanaka. 2026ko lanaldia urtean 1.720 ordukoa izango da, eta 2030erako 71 orduko murrizketa izango da. 

Sinatzaileak, gustura

UGT sindikatuak nabarmendu du langileen borrokaren emaitza dela sektoreko lehen hitzarmen hori. Langileen baldintzak duinagoak izango diren arren, borrokan segitzea ezinbestekoa dela esan dute, zaintzaren alorra hobetzen jarraitzeko. 

Bere aldetik, CCOOk Nafarroako Gobernuari eskatu dio eskura duen guztia egiteko zaintzaren sektorea ez dadin hainbat enpresaren aberasbide izan. 

Bestalde, LABek langileek azken urteotan egindako borrokan jarri du azpimarra. Estatuko hitzarmenak alde batera utzi, eta Foru Erkidegoan bertan ituna erdiestea garaipentzat jo du sindikatu abertzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X