Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean

Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.

oveja en un caserío vasco
Ardi bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak mingain urdinaren beste foku bat atzeman du Irungo (Gipuzkoa) ardi-ustiategi batean.

Animalien gaixotasun horren jakinarazpena, Espainiako Estatuan nahitaez egin beharrekoa, abuztuaren 20ko data du eta 3. serotipoari dagokio.

Mingain urdina gaixotasun biriko bat da, Reoviridae familiakoa, etxeko hausnarkariei nahiz basatiei eragiten die eta Culicoides generoko eltxo espezie batzuen ziztadagatik transmititzen da.

Hego Euskal Herrian baieztatutako hirugarren kasua da, Barrundiako (Araba) ardi-ustiategi batean eta Orbaizetako (Nafarroa) beste batean atzemandakoen ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X