Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
Volkswagenek astearte honetan jakinarazi duenez, 2027rako aurreikusitako ekoizpen bolumen handiaren aurrean, urte hasieran iragarritako asteburuko txanda gehigarria martxan jarriko du Nafarroako Landaben lantegian.
Gauzak horrela, Nafarroako Volkswageneko langileei zuzendutako izen-emateak berriro ireki dituzte.
Era berean, langileen beharrak asetzeko asmoz, konpainiak bihar, hilak 26, irekiko du lan-poltsa. Nafarroako Volkswagenen webgunean eman daiteke izena.
Konpainiak ziurtatu duenez, Nafarroako Volkswagen eta Nafarroako Gobernua "txanda gehigarria martxan jartzeko beharrezkoak diren langileen prestakuntzan elkarlanean arituko dira”.