Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Gizarte Segurantzak 592.012 pentsio ordaindu ditu Euskadin abuztuan; aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, % 1,10eko igoera izan da. Batez besteko zenbatekoa 1.684,28 eurokoa izan da, hau da, % 4,13 hazi da urtebetean.
Lurralde historikoei erreparatuta, Araban 85.802 pentsio ordaindu dira, 1.709 euroko batez besteko zenbatekoarekin. Gipuzkoan, berriz, 198.664 pentsio ordaindu dira, batez beste 1.654,62 eurokoak; eta Bizkaian, 307.546 pentsio, 1.696,55 euroko batez besteko zenbatekoarekin.
Euskadin, erretiro-pentsioak izan dira ohikoenak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste); ondoren, alarguntza-pentsioak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Hala, Euskadiko batez besteko pentsioa Espainiako Estatuko altuena da. Estatu osoan, batezbestekoa 1.373,44 eurokoa da, eta abuztuan 10.535.869 pentsio ordaindu zaizkie 9,5 milioi pertsonari baino gehiagori, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Hilabete honetan, Gizarte Segurantzaren sistemak 6,74 milioi erretiro-pentsio erregistratu ditu; horrez gain, 2,3 milioi alarguntza-pentsio baino gehiago, ezintasun iraunkorreko 1,06 milioi pentsio, 336.336 zurztasun-pentsio eta senideen aldeko 46.928 pentsio daude.