TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7

Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.

ETXEBIZITZA TURISTIKOAK DONOSTIA PISO TURISTICO SAN SEBASTIAN

Erabilera turistikorako etxebizitza bat Donostian. Artxiboko argazkia: EITB

Sarrerak % 9,7 eta gaualdiak % 23,3 ugaritu dira uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko apartamentu turistikoetan, iazko epe bereko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak ostiral honetan zabaldutako datuen arabera. Landa-ostatuen kasuan, berriz, sarrerak % 2,8 handitu dira, eta gaualdiak, berriz, % 5,6 jaitsi.

Apartamentu turistikoak

EAEko apartamentu turistikoetan ostatu hartu duten bidaiarien kopurua % 9,7 hazi da iazko uztaileko datuekin alderatuta, 38.875 izan baitira, eta 120.401 gaualdi zenbatu dira, iazko hilabete berean baino % 23,3 gehiago. 

Bidaiarien % 57,4 atzerritarrak izan dira, eta gaualdien % 55,5 horiek egin dituzte.

Eustatek apartamentu turistiko esaten dio bloke edo multzo gisa kudeatzen duen enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari.

Batez besteko egonaldia 3,10 egunekoa izan da aurtengo uztailean, iazko hilabete berean 2,75 egunekoa izan bazen ere. 

Landa-ostatuak

Euskadiko landa-ostatuen kasuan, sarrera datuak iazko uztailekoen antzekoak izan dira: 24.304 bidaiari, % 2,8 gehiago (% 62,5 Espainiako Estatukoak). 

Gaualdien kasuan, 71.815 izan dira uztailean, iaz baino % 5,6 gutxiago, eta horien % 61,1 Espainiako Estatuko bisitariek kontratatu dituzte.  

Batez besteko egonaldia 2,95 egunekoa izan da, baina 3,22 egunekoa izan zen iaz. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X