Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Eguraldia nabarmen aldatuko da ostegunetik aurrera Euskal Herrian. Tenperatura altuak espero dira gaurko, batez ere Ebroko ardatzean; izan ere, abisu horia ezarri dute 13:00etatik 19:00etara muturreko tenperatura altuengatik. Maximoak 36 ºC ingurukoak izan daitezke eremu horretan.
Eguraldi-aldaketak jarraipena izango du datozen egunetan. Ostiralean giro freskoak jarraituko du, eta zaparradak botako ditu, batez ere egunaren lehen partean. Arratsaldean atertu egingo du eta hodeiak gutxituko dira. Maximoak 22-24 ºC ingurukoak izango dira lurralde osoan.
Larunbatean eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu, zerua hodeitsu eta oso hodeitsu egongo da kantauri isurialdean. Zaparrada txikiak espero dira, tarteka ertainak, batez ere egunaren lehen partean eta kantauri isurialdean, ekaitzik baztertu gabe. Tenperaturak ez dira aldatuko edo apur bat jaitsiko, eta iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da.
Igandean ere joera bera izango da, zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak eta ekaitzak botatzeko aukera egongo da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarteka moderatuak, eta tenperaturak ez du aldaketarik izango.
Astelehenean ere hodeiak eta zaparradak bota ditzake, bereziki kantauri isurialdean, zerua oso hodeitsu egongo baita. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarteka bizi, baina arratsalde-gau partean hegoaldera egingo du. Tenperaturak ez du aldaketarik izango.
Nolakoa izango da eguraldia asteazkenean?
Hodeiak ugarituko dira gaur kantauri aldean, batez ere kostaldean. Hegoaldean ostarte gehiago egongo dira goizean, baina hodeiak ugarituz joango dira arratsaldeak aurrera egin ahala, eta ez da baztertzen zaparrada ertainak botatzea egunaren amaieran.
Iparraldeko haizeak tenperatura leuntzen lagunduko du arratsaldean ipar partean, eta barnealdean bero egiten jarraituko du.
Noiz iritsiko da eguraldi aldaketa?
Ostegunean eguraldi-aldaketa iritsiko da, eta oraindik ostarte batzuekin eta erdi mailako eta goi-hodeiekin hasiko da eguna. Egunak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira mendebaldetik.
Arratsaldean euria hasiko du eta egunaren amaieran zaparrada mardulagoak bota ditzake. Gainera, tenperatura maximoek behera egingo dute, batez ere barnealdean, eta haizeak iparraldetik joko du eta arratsaldean areagotu egingo da.
Tenperatura altuak amaituko dira horrela eta datozen egunetan giro freskoagoa eta euritsuagoa izango dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.