EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia larunbat arratsalderako EAEn, euriteengatik

Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbat honetan, 15:00etan, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik. Metro karratuko 15 litro baino gehiago bota dezake ordubetean.

Argazkia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbatean, 15:00etan, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik. Metro karratuko 15 litro baino gehiago bota dezake ordubetean.

Abisu horia larunbat gauerdira arte izango da indarrean, eta EAE osoari eragingo dio.

Segurtasun Sailak ohartarazi duenez, larunbateko ordu horietan zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake, eta baliteke zenbait lekutan gogorrak izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X