Aste nahasia iraila amaitu eta urria hasteko
Aste nahasia iragartzen dute meteorologoek iraila amaitu eta urria hasteko. Tenperatura maximoak antzekoak izango dira lehen egunetan, baina euria ere iritsiko da.
Astelehenean hego-osagaiko haizeak indarra hartuko du. Lainotuta egongo da eta zaparradak egingo ditu, egunaren bigarren zatian batez ere; eta orduan, ekaitzak ere jo dezake. Tenperatura maximoek behera egingo dute Mediterraneo isurialdean eta kostaldean berdintsuak edota apur bat altuagoak izango dira.
Asteartean giro lehorra eta eguzkitsua bueltan izango da. Goizean hodei gutxi agertuko da eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldetik aurrera, aldiz, hodeiak ugaritzen joango dira mendebaldetik hasita eta egunaren bukaeran zerua estaliko dute. Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-osagaiko haizeak indarrez joko du, bereziki eguerditik aurrera. Tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean, bertan 30 ºC-ra iritsi edo muga hori gaindituko dute.
Asteazkenean tenperatura maximoek behera egingo dute eta eguzkia zein euria tartekatuko dira. Ostegunean antzeko tenperatura izango da baina atertzeko joera hartuko du aroak, eta aldaketa iragartzen dute ostiralerako: hotza eta euria zabaldu egin daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera