Abisu horia bero handiagatik igandean ere
Igandean ere, beroa izango da protagonista. Hori dela eta, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak barnealdean 13:00etatik 19:00etara.
Beste egun batez, zeruan tarteka hodeiak agertuko dira, eta ez da baztertzen han-hemenka tantaren bat botatzea, bereziki egunaren bigarren zatian. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da, eta tenperaturak gora egingo du isurialde atlantikoan; isurialde mediterraneoan, berriz, antzera mantenduko dira. Horrela, herri askotan 35 ºC-tik gora harrapatuko dira, eta gutxi freskatuko du gauean. Eguerdi aldera edo arratsaldearen hasieran, eta kostaldetik hasita, haizeak ipar-mendebaldera egin eta freskatu egingo du.
Datorren astea tenperatura maximoen jaitsiera nabarmenarekin hasiko dugu. Zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina hainbat momentutan behe-hodeiak izango dira nagusi. Goizean goiz, behe-lainoa sortuko da zenbait bailaratan. Haizea iparraldetik sartuko da. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta maximoak atseginak izango dira, 25 ºC-tik gorakoak.
Asteartean, tenperaturak behera egingo du, ipar-mendebaldeko haizearekin, eta euria espero da asteazkenerako.
Zure interesekoa izan daiteke
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdean