Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
Gaur, asteazkena, tenperatura maximoek gora egingo dute, zenbait tokitan nabarmen gainera. Bero egingo du eta giroa sargoria izango da noizbehinka. Hodeiak eta ostarteak izango dira zeruan; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Hego-haizeak indarra hartuko du, eta eguerdi inguruan eta arratsaldeko lehen orduetan zakar ibiliko da; kostaldean, aldiz, baliteke brisa ibiltzea. Gauean haizeak mendebaldera egingo du.
Hiriburuetan, Gasteizen 31 ºC-ra igoko dira termometroak, 32 ºC-ra Baionan eta Donostian, eta 34 ºC-ak harrapa ditzakete termometroek Bilbon eta Iruñean.
Ostegunean hodeiak ugariagoak izango dira eta, irregularki banatuta, zaparrada batzuk egin ditzake. Ez da baztertzen leku batzuetan ekaitzak jotzea. Egunaren lehen partean hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, kostaldean biziago. Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta beroenak 25 eta 30 ºC artean geratuko dira. Gaueko tenperatura oso suabea izango da berriro, 17-19 ºC-ren bueltakoak ia denean, zertxobait freskoagoak Araban.
Ostiralean giro nahiko eguzkitsua izango dugu. Hala ere, goizaldean eta goizean goiz kostaldetik gertu hodei hondarrak izango ditugu oraindik, eta zaparrada bakanen bat ere egin dezake. Gainerako orduetan zerua hodei gutxirekin edo oskarbi agertuko da. Haizea aurreko egunetan baino ahulago ibiliko da; hego-mendebaldetik joko du hasieran eta eguerditik aurrera ipar edo ipar-mendebaldetik. Tenperatura maximoak antzekoak izango dira baina goizaldea apur bat freskoagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.